Periodonto

Hortz-haginak inguratzen dituen eta haiei eusten dien ehun-multzoa: oia, zementua, lotailu periodontala eta albeolo-hezurra.

Hortzak ehun periodontalez edo periodontoz inguratuta daude. Funtzio desberdinak bete ahal izateko beharrezko euskarria ematen dute. Periodontoa osatzen duten ehunak honako hauek dira: oia, lotailu periodontala, zementu erradikularra eta hezur albeolarra. Periodontoa sistema estomatognatikoaren parte da.[1][2]

Periodonto
Xehetasunak
Kokapenaahoa
Konponenteakoia
periodontal fiber (en) Itzuli
cementum (en) Itzuli
alveolar process (en) Itzuli
Identifikadoreak
Latinezperiodontium
MeSHA14.549.167.646
TAA05.1.03.058 eta A03.1.03.002
Terminologia anatomikoa

Garapena eta hazkundea aldatu

Periodontoa, haurtzaroko eta pubertaroko etapetan, etengabe birmoldatzen ari da, esfoliatu eta hortzak erupzionatzen hasten baitira. Horrek ezin dela egon periodonto normal baten deskribapen egonkorrik esan nahi du, pertsona bakoitzaren adinaren arabera aldatuko baita.[3]

Sailkapena aldatu

Periodontoa osatzen duten ehunak honela banatzen dira:

  • Babes-periodontoa. Txertatze-periodontoa babesteaz arduratzen diren ehunak dira. Oiak eta lotura-epitelioak osatzen dituzte.
  • Txertatze-periodontoa. Hortza albeoloan mantendu eta eusteko ehunak. Zementuz, lotailu periodontalez eta hezur albeolarrez osatuta dago.

Erreferentziak aldatu

  1. John F. Richard. Diagnóstico y tratamiento de la enfermedad periodontal en la práctica odontológica general. (3ra edición). Buenos Aires: Editorial médica panamericana; 1982
  2. Paul N Baer, D.D.S, Sheldon D. Benjamin D.D.S. Enfermedad periodontal en niños y adolescentes. (3ra edición). Buenos Aires: Editorial Mundi SAIC y F; 1975.
  3. Glickman, Irving. Periodoncia Clínica. (cuarta edición). Edo. De México: 1974

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.