Penny Black lehen posta zigilu ofiziala izan zen. 1840ko maiatzaren 1ean argitaratu zen Erresuma Batuan, eta ofiziala izan zen maiatzaren 6tik aurrera. Viktoria Erreginaren profila agertzen da irudian.

Penny Black, lehen posta zigilu ofiziala.

1837an Britainia Handiko bidalketa postalen prezioa altua, konplexua eta anomaloa zen. Gauzak sinplifikatze askotan Sir Rowland Hillek proposatu zuen posta batean itsasi ahal zen zigilu bat egitea, aurretik ordainduko zena. Garai hartan normalena zen jasotzaileak ordaintzea posta zerbitzua, bidaiatutako distantziaren araberakoa. Penny Black postarekin, ordea, posible zen ontza erdiko (14 gramo) gutunak bidaltzea penike bakarreko tarifa lauarekin, distantziarekiko independiente.

Itsaskorrak ziren zigiluak erabiltzea ez zen Penny Blackarekin asmatu. Lehenago ere erabili ziren Austriako Inperioan, Suedian eta, ziurenik, Grezian[1].

Erreferentziak aldatu

  1. Ken Lawrence: Before the Penny Black. (Noiz kontsultatua: 2017-05-01).

Kanpo Loturak aldatu

Kanpo estekak aldatu