Pello Zabala

Arantzazuko frantziskotarra, idazlea, irratiko aurkezlea, musikazalea eta meteorologoa

Pello Zabala Bengoetxea (Amezketa, Gipuzkoa, 1943ko ekainaren 2a - Arantzazuko santutegia, Oñati, 2022ko otsailaren 2a[1]) fraide frantziskotarra, euskal idazlea, irratiko aurkezlea, musikazalea eta meteorologoa izan zen. Arantzazuko santutegian bizi zen, Oñatin, eta bertatik aritzen zen, bai frantziskotar gisa, bai bestelako lanen dibulgazioa egiten. Berria Taldeko Administrazio Kontseiluko kidea ere izan zen, 2003tik 2008ra.[2][3] Arantzazuko apaiztegiko irakasle izan zen 1990era arte.[4]

Pello Zabala

Bizitza
JaiotzaAmezketa1943ko ekainaren 2a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaArantzazuko santutegia2022ko otsailaren 2a (78 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: COVID iraunkorra
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmonjea, meteorologoa, irrati-esataria eta musikaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaAnaia Txikien Ordena

Inguma: pello-zabala-bengoetxea-00

Fraide frantziskotarra Arantzazun aldatu

1958an egin zen fraide. Filosofia ikasi zuen, Erriberrin (Nafarroa), eta, ondoren, Teologia Arantzazun. Aita saxofonista eta tenore zuen, eta bera santutegiko organista izan zen 1978ra arte. Mezetarako zenbait pieza konposatu zituen. Musika txikitatik ikasi zuen, Amezketako parrokian.[3]

Irratiko aurkezlea musikaz eta metereologiaz aldatu

Hainbat urtez ibili zen Euskadi Irratian, hasieran musika-programa bat egiten eta ondoren eguraldiaren iragarpenak ematen, tartean bide tradizionalak eta tenporak kontuan hartuz.

Halaber, kate berean "Klasikoak gaur" irratsaioa aurkezten ibili zen (5.000 saiotik gora egin zituen), musika klasikoa eskaintzen zuena. Musikazale handia zen, eta, 2000. urtean azaldu zuenez, 3.000 CD zituen. Euskadi Irratian musika klasikoari buruzko saio bat egiteko deitu ziotenean sortu zen Klasikoak gaur saioa.

« Zuretzat eguraldia zen musker bat eguzkitan, edo behorren arrenak behe lainotan, edo saiek ze noranzko hartzen zuten haizetan, edo inurriak zulora ote doazen ekaitzaren usainetik ihesi, edo orbelak soinu desberdina ateratzen duela hezetasuna gordetzen duenean, edo ilargiak lurrari bakean uzteko esaten digula egun batzuetan. Inguratzen zintuena irakurtzeko gaitasuna izan duzu. »

Onintza Enbeita[3][5]


Idazlea aldatu

Hainbat egunkari eta aldizkaritan idatzi zuen, besteak beste, Arantzazu, Ardatz, Egan, Habe, Jakin,[6] Zeruko Argia, Gara[7] eta Berrian.

Gutxienez 8 liburu hauetan hartu du parte:

Blogaria aldatu

Pello Zabala gunea aldatu

Hil ondoren, jaioterrian bere izenean gune bat sortu zuten, natura, kultura eta ondorea uztartzen dituena.[10]

Erreferentziak aldatu

  1. «Pello Zabala hil da» EITB Euskal Irrati Telebista 2022-02-02 (Noiz kontsultatua: 2022-02-02).
  2. «Profila: Pello Zabala, fraide mediatikoena eta maitatuena» EITB Euskal Irrati Telebista 2022-02-02 (Noiz kontsultatua: 2022-02-03).
  3. a b c Ordoñez Garmendia, Jon; P. Ansa, Mikel; Txoperena Iribarren, Maddi Ane. (2022-02-03). «Arantzazutik euskaldunen belarrietara» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-02-03).
  4. Pello Zabala hil da. Ataria - Amezketra.
  5. Enbeita, Onintza. (2022-02-06). «Agur, Pello» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-02-07).
  6. «Pello Mari Zabala Bengoetxea - Jakin.eus» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-03).
  7. Gara. (2022-02-03). «Pello Zabala idazle, eguraldian aditu eta fraide frantziskotarra zendu da, 78 urterekin» naiz: (Noiz kontsultatua: 2022-02-03).
  8. a b Zabala, Juan Luis. (2000-12-01). «Nik idatzikoa irakurtzen duenak entzun ere egin dezan nahi iaten dut» Berria (Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.) (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).
  9. Berria. «Pello Zabala blogari BERRIA.INFOn» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-02-03).
  10. Pello Zabala gunea Amezketako udal webgunean.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu