Pello Añorga

euskal idazlea

Pello Añorga López (Oiartzun, Gipuzkoa, 1956ko martxoaren 3a) irakaslea, ipuin-kontalaria eta idazlea da. Irakasle ikasketak egin zituen Donostian. Oiartzungo Ikastolan jardun zuen 1986 urtera arte.[1] Geroztik, buru-belarri murgildu zen ipuin-kontaketan, lan hori haurrentzako liburuen idazle lanarekin uztartuz. Mondragon Unibertsitatean irakasten du, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean.

Pello Añorga

Ahotsa
Bizitza
JaiotzaOiartzun1956ko martxoaren 3a (68 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, katedraduna eta ipuin-kontalaria
Jasotako sariak

Literaturaren Zubitegia: 445

Ipuin kontalari aldatu

Ipuinak kontatzeko iturriak aipatzerakoan ahozko tradizioko ondarea, ipuin klasikoak, munduko mitologia, norberaren liburuak eta bizipenak, eguneroko albisteak eta gaur egungo albumak nabarmentzen ditu besteak beste.[2] Ahozkotasuna eta idazketaren arteko aldea bizitasuna da; bere hitzetan, “idatzitako testua nola hila dagoen, berpiztu egin behar duzu. [...] Eta kontatu nahi baduzu, zeure haragia eskaini behar diozu”.[3] Ipuin kontalari baten estiloa definitzerakoan hainbat elementu hartu behar dira kontuan: bere arnasa hartzeko modua, bere presentzia, begirada, konfiantza, tonua, erritmoa… bere hitzaren bizia, egia, umorea… gardentasuna… hitzarekiko konpromisoa.[4] Ipuin kontaketarako hizkuntzaren garrantziaz, zera dio egileak: euskaraz aritzeko arrazoia, bere kasuan, afektiboa dela: “euskaraz malguago sentitzen naiz, amuarraina ur bizian bezala”.[5]

Lanak aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Zerrenda:Pello Añorgaren lanak»

Oso luzea eta oparoa da Pello Añorga idazlearen liburuen zerrenda. Hauek dira Haur eta Gazte Literaturan azken urteetan argitara emandako liburuak:

Pottokoren usainak
 
Audioa
Pello Añorga, Pottokoren usainak liburuaren pasarte bat irakurtzen.
Datuak
Argitaratze-data1985
IlustratzaileaJokin Mitxelena
SariakJUUL saria, Pottokoren usainak, 2009, Ikastolen Elkartea
Jenio gaiztoa
 
Audioa
Pello Añorga, Jenio gaiztoa liburuaren pasarte bat irakurtzen.
Datuak
Argitaratze-data2007
IlustratzaileaJokin Mitxelena

Haur eta gazte literatura aldatu

Lanen itzulpenak: gazteleraz aldatu

Sariak eta merezimenduak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. name="galtzagorri aurkibidea">https://web.archive.org/web/20160205054932/http://www.galtzagorri.eus/euskara/idazleak/pello-anorga-lopez Galtzagorri idazleen aurkibidea
  2. «Lau ipuin-kontalarirekin solasean. », Behinola: haur eta gazte literatura aldizkaria, ISSN 1575-8168, 22. zenbakia,(2010eko azaroa), 7.or.
  3. «Lau ipuin-kontalarirekin solasean. », Behinola: haur eta gazte literatura aldizkaria, ISSN 1575-8168, 22. zenbakia, (2010eko azaroa), 10-11or.
  4. «Lau ipuin-kontalarirekin solasean. », Behinola: haur eta gazte literatura aldizkaria, ISSN 1575-8168, 22. zenbakia, (2010eko azaroa), 11or
  5. «Lau ipuin-kontalarirekin solasean », Behinola: haur eta gazte literatura aldizkaria, ISSN 1575-8168, 22. zenbakia, (2010eko azaroa), 14or.
  6. [1]Etxepare saria.eus
  7. «Idazle eta ilustratzaile sarituak Iruñean» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2017-06-24).
  8. «Lodosan banatu ziren JUUL sariak» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2017-06-24).
  9. «Ikastoletako ikasleek Juul sariak banatu zituzten Lodosan» Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2017-06-24).

Bibliografia aldatu

4690., 24. zenbakia, (2004ko uda), 40-41 or.

Kanpo estekak aldatu