Pektina (antzinako grezieraz: πηκτικός pēktikós, "izoztua, gatzatua") polisakaridoen sailarekin oso erlazio estua duen koloide erako molekula da, kate luzekoa. Azido galakturonikoaren polimeroa da.

Pektinaren egitura.
Pektinaren hautsa.

Ezaugarriak aldatu

Pektina mota asko daude eta landare eta fruitu ugaritan aurkitzen dira. Ezaugarri nagusia baldintza egokietan gelatina itxura hartzeko gaitasuna da. Uretan ongi urtzen dira baina ez urtzaile organikoetan. Fruituen mamitik uraren bidez erauziz lortzen dira.

Erabilerak aldatu

Elikagaien industrian erabiltzen dira marmeladak eta tankerako gaiak ekoizteko, eta maionesa bezalako beste elikagai batzuk loditzeko.

Medikuntzan ere erabiltzen da. Hesteetako xurgapenean laguntzen du.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu