Pehmoaino
abeslari finlandiarra
Aino Asta Marjatta Morko, izen artistikoa Pehmoaino duena (Tampere, Finlandia, 2001eko uztailaren 1a) abeslari eta aktore finlandiarra da[1]. Pop eta indie-pop estiloak jorratzen ditu eta finlandieraz abesten du.
Pehmoaino | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Aino Asta Marjatta Morko |
Jaiotza | Tampere, 2001eko uztailaren 1a (22 urte) |
Herrialdea | Finlandia |
Bizilekua | Oulu Helsinki |
Lehen hizkuntza | finlandiera |
Hezkuntza | |
Heziketa | Teuvo Pakkala School (en) Madetoja Upper Secondary School (en) Pohjankartano School (en) Oulu Conservatoire (en) |
Hizkuntzak | finlandiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, kantugilea eta aktorea |
Izengoitia(k) | Pehmoaino |
Musika instrumentua | txeloa ukelelea ahotsa |
Biografia aldatu
13 urte zituela Finlandiako The Voice Kids talent showa irabazi zuen[2] eta "Päästä mut irti" singlea atera zuen. Izen artistikoa Aino zuen orduan. Ouluko Madetoja musika kontserbatorioan biolontxeloa jotzen ikasi zuen. Ukelelea ere jotzen du.
2021ean Helsinkira aldatu zen eta Pehmoaino izenarekin bi single atera zituen, "Sekaisin" eta "Rakasta mua". 2022an EP bat atera zuen, Kaukana koto ("Etxetik urrun") izena duena[3].
Diskografia aldatu
- Kaukana koto (2022) - EPa
Erreferentziak aldatu
- ↑ (Finlandieraz) «pehmoaino | Fullsteam | Fullsteam» www.fullsteam.fi (Noiz kontsultatua: 2023-02-09).
- ↑ «The Voice Kids -voittaja Aino Morko voitti voimakkaan esiintymisjännityksensä - katso hurmaava esitys! - Musiikki - Ilta-Sanomat» web.archive.org 2014-12-04 (Noiz kontsultatua: 2023-02-09).
- ↑ (Finlandieraz) «Pehmoainon uudessa kappaleessa kuuluu muutto Oulusta Helsinkiin – "Minulla oli aika yksinäinen olo"» Kaleva (Noiz kontsultatua: 2023-02-09).