Pedro Roldán

eskultore espainiarra

Pedro Roldán (Sevilla, 1624Sevilla, 1699) espainiar eskultore barrokoa izan zen. Sevillako Eskolako azken eskultore handia izan zen.

Pedro Roldán

Bizitza
JaiotzaSevilla1624ko urtarrilaren 14a
Herrialdea Espainia
HeriotzaSevilla1699ko abuztuaren 3a (75 urte)
Hobiratze lekuaIglesia de San Marcos (Sevilla) (en) Itzuli
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakeskultorea
MugimenduaBarrokoa

Biografia aldatu

Sevillan jaio zen, baina Granadan ikasi zuen eskultore ofizioa, Alonso de Menaren lantegian. 1647an, Mena hil eta laster, Sevillara itzuli zen, eta han ezagutu zituen Juan Martínez Montañés eta José de Arce flandriar eskultorea. Azken honek eragin handia izan zuen maisu sevillarraren obran. 1666an agertu zen egilearen lehen obra handia, Sevillako Sagrarioko elizako erretaula. 1670-1673 bitartean, Karitatearen Erietxeko elizako erretaula nagusia ere egin zuen hiri berean.

1675etik 1690era, erretaulak alde batera utzi, eta estatuak egin zituen, batik bat. Garai hartakoak dira Jaéngo Katedraleko aurrealde barrokoko eskulturak. Aipagarriak dira, halaber, Montillako Santa Ana komentuko erretaula nagusiko eskulturak eta Sevillako San Bizente elizako San Migel goiaingerua, Écijako Santiagon dagoen Hoben Ordainaren gurutziltzatua (1680), Tenerifeko La Orotavako San Joan elizan dagoen Kristo zigortua eta, batez ere, Sevillako Nuestra Señora de la O parrokiako Jesus Nazaretekoa.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pedro Roldán