Paz Mercedes de la Cuesta Aguado legelari eta politikari espainiar bat da. Jatorriz Valladolidekoa bada ere, Kantabrian bizi eta lan egiten du. Gaur egun, Kantabriako Unibertsitateko Zuzenbide Penaleko katedraduna da.[1] Kantabriako Parlamentuko diputatua izan zen Alderdi Sozialistaren talde parlamentarioaren barnean 2019 eta 2023 urteen artean. 2023tik alderdi bereko zinegotzia da Santanderko Udalean.

Paz de la Cuesta
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPaz Mercedes de la Cuesta Aguado
JaiotzaValladolid, XX. mendea
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaValladolideko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraklegelaria
Enplegatzailea(k)Kantabriako Unibertsitatea

Bere ikerketa-ildo nagusiak ingurumen-krimenak, krimenaren teoria orokorra eta erantzukizun penala dira. Bestalde, zigor-zuzenbidearen inguruko lehen webgune pertsonala sortu zuen 2000ko martxoan "Paz en la red" izenekoa, online eduki ugarirekin eta doako sarbidearekin. Honekin batera, Hirugarren milurtekoko zigor-sistemak aldizkaria argitaratu zuen, mundu osoko hainbat ikerlariren artikuluak argitara ematen zituena. Hainbat ikerketa-talderen arduraduna izan da urte luzez eta aldizkari ugariren argitaratze-biltzarrean dago liburu eta artikulu andana plazaratu baititu zigor-zuzenbidearen inguruan.

Lan-ibilbidea aldatu

1985ean Valladolideko Unibertsitatean Zuzenbide lizentzia eskuratu ostean, lau urtez abokatu lanetan ibili zen eta ostean, bere doktoretza-tesia prestatu zuen Cádizko Unibertsitatean. 1992an aurkezturiko tesi honen izena Apirilaren 29ko energia nuklearraren inguruko 25/1964 legea zen eta aparteko doktoretza saria eskuratu zuen. Cádizko Unibertsitatean bere ibilbidea 1990an hasi zuen, irakasle elkartu karguarekin 1992rarte eta handik eta 2010eraino irakasle titularra izan zen. Horrez gain, Friburgo Breisgaun heziketa sendoa jaso zuen Max Planck Elkartean bai eta bertako unibertsitatearen Kriminologia eta Zigor-zuzenbide ekonomikoaren institutuan.

Halaber, Algecirasko Zuzenbide Unibertsitate-zentroaren lehen emakumezko zuzendaria bihurtu zen eta Andaluziako Unibertsitatearteko Kriminologia Institutuaren Cádizeko sailaren arduraduna izendatu zuten. Gainera, Nazioarteko Zuzenbide Publikoko, Zigor-Zuzenbideko eta Prozesu-Zuzenbideko Departamenduaren zuzendari lanetan jardun zuen eta Antolamendu Akademikoaren eta Nazioarteko Harremanen Dekanordea bilakatu zen Cádizko Zuzenbide Fakultatean.

2010. urtean Kantabriako Parlamentuak Kantabria Katedra eman zion eta genero-indarkeriaren aurkako bere borroka zein ikerketa saritu zuten. Honen ondorioz, de la Cuesta Cádiztik Kantabriara joan zen eta bertako unibertsitatean lan egiteari ekin zion katedradun bezala, hots, unibertsitatearen irakaskuntza-kargurik altuenean. Unibertsitate honetan, Zigor-Zuzenbidearen sailaren zuzendaria eta ikerketa-taldearen arduraduna izan da. Gaur egun, Zuzenbide graduko hirugarren kurtsoko Zigor-Zuzenbidearen atal orokorreko irakaslea da bai eta Abokatutza Masterreko Zigor-Zuzenbide irakasgaiaren arduraduna.

Ibilbide politikoa aldatu

2019. urtean de la Cuesta Kantabriako Alderdi Sozialistaren hautes-zerrendan agertu zen laugarren postuan. Ibilbide politikorik ez bazuen ere, Pablo Zuloaga alderdi buruak profil tekniko bat gehitu nahi izan zuen bere taldean eta de la Cuestak independente bezala bat egin zuen. Alderdi honek zazpi legebiltzarkide eskuratu zituenez, de la Cuestak parlamentu-akta lortu zuen. Hala, lau urtez parlamentari lanetan ibili zen eta diputazio iraunkorreko kidea eta osasun batzordearen zuzendaria bihurtu zen. 2023ko hauteskundeei begira, legelaria ez zen zerrenda autonomikoetan aurkeztu, baizik eta udal-zerrendetan. Izan ere, Santanderreko alderdi sozialistaren laugarren zerrendakidea izan zen. Alabaina, autonomia-erkidegoan ez bezala, sozialisten emaitzak Kantabriako hiriburuan makaldu ziren eta soilik sei zinegotzi eskuratu zituzten. Dena den, de la Cuesta gaur egun udalean talde sozialistaren kide da, oposizioaren barnean.

Bibliografia aldatu

  • Europako integrazioa eta emakumea (1993)
  • Emakumeen biktimologia: zientzia berri baterako gainditu gabeko irakasgaiak (1994)
  • Arrisku nuklearrari emandako erantzun penala (1994)
  • Kausalitatea ingurumenaren aurkako delituetan (1995)
  • Froga delitu ekologikoan (1995)
  • Tipikotasuna eta egozpen objektiboa [1] (1996)
  • Baimenik gabe lagundutako ugalketa (1999)
  • Kausalitatea ingurumenaren aurkako delituetan (1999)
  • Zuzenbide penaleko funtsezko gaiak (1999)
  • Pertsona, duintasuna eta zuzenbide penala Marino Barbero doktoreari omenaldia (2001)
  • Zuzenbide penal ekonomikoa (2003)
  • Mobbing eta diskriminazioa lanean: generoagatiko indarkeria, P. de la Cuesta Aguado eta T. Pérez del Río (2004)
  • Erruduntasuna: eskagarritasuna eta errugabetzeko arrazoiak [2] (2004)
  • Egoera ezagutzea [3] (2007)
  • Pertsonen, objektuen edo merkantzien legez kanpoko trafiko-delituak [4] (2013)
  • Biktimaren Estatututik kanpoko delituen biktimei laguntzeari buruz [5] (2019)
  • Aberastasunaren birbanaketa eta tributu-delitua [6] (2022)
  • Sexua, berdintasuna, aniztasuna eta LGTBI legeak [7] (2021)

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu