Paula Fortes

Cabo Verdeko politikari eta aktibista

Paula Fortes (Mindelo, Cabo Verde, 1945eko urtarrilaren 26aPortugal, 2011ko ekainaren 7a) politikari, aktibista independentista eta erizain kaboverdetarra izan zen.[1][2][3]Portugalgo kolonialismoaren aurkako borrokagatik nabarmendu zen.[4]

Paula Fortes
Bizitza
JaiotzaMindelo (en) Itzuli1945eko urtarrilaren 26a
Herrialdea Cabo Verde
Heriotza2011ko ekainaren 7a (66 urte)
Jarduerak
Jarduerakaktibista, politikaria eta erizaina

Biografia aldatu

Fortes Mindelon jaio zen, São Vicente uharteko herri batean, Cabo Verden, 1945ean.[4] 13 urterekin umezurtz geratu zen eta 16 urterekin Cabo Verde eta Guinea-Bissauren independentziaren aldeko borrokarekin bat egin zuen, ikasleak Escola Pilotuan antolatuz.[1][5] Erizaintza ikasi zuen Lisboako Santa Maria Ospitalean. Ondoren, Conakri Eskola Pilotuan egon zen, eta haurrak zaintzen ere aritu zen.[4]

Bokeko (Ginea Conakri) ospitale militar eta zibilean zerbitzatu zuen eta erizain militarren hezitzaile gisa lan egin zuen. Denbora horretan, Ginearen eta Cabo Verderen Independentziarako Afrikako Alderdiaren (PAIGC) ordezkaria izan zen Berlingo (Ekialdea) 10. gaztaroan, Munduko Bakea eta Nazio Askapena ardatz dituen jaialdian.[4]

Funtsezkoa izan zen Cabo Verdeko Emakumeen Erakundearen sorreran, bertako idazkari nagusia izan baitzen.[5] Cabo Verdeko Aberriaren Askatasunaren aldeko Borrokalarien Elkarteko (ACOLP) presidentea izan zen.[1] Era berean, Sal uharteko gobernu ordezkari bezala lan egin zuen, eta honela, independentzia lortu eta berehala gobernu nazionalean kargu bat bete zuen emakume bakarra izan zen.[2] Fortes Portugalen hil zen gaixotasun luze baten ondoren.[6]

Aintzatespenak aldatu

2013an, Amílcar Cabral Fundazioak Fortesen memorien hil osteko liburu bat argitaratu zuen, Minha Passagem.[6] Fortesek Cabo Verdeko Independentziaren Afrikako Alderdiaren Sal Eskualdeko Batzorde Politikoaren omenaldia ere jaso zuen hil ondoren.[2][7][8]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu