Paul olagarroa (2008 - 2010eko urriaren 26a) Alemaniako Oberhausen hiriko Sea Life Centre aquariumeko olagarro arrunta da. Olagarroa askotan erabiltzen dute futbol partidetan emaitzak asmatzeko, gehienetan Alemaniak jokatzen dituen nazioarteko partidak. 2010eko Munduko Futbol Txapelketaz geroztik, nazioarteko oso ezaguna bihurtu zen.

Paul Uruguai-Alemania partidaren emaitza asmatzen.

Prozesua aldatu

Olagarroari ur tanke batean bi kaxa jartzen zaizkio. Kaxa bakoitzak partida jokatzen duen herrialdearen bandera darama eta kaxa bakoitzaren barruan muskuilu bana dago. Olagarroak kaxa aukeratzen du, bietan bat ireki eta barruko muskuilua jaten du. Irekitzen duen kaxako herrialdeak irabazi ohi du.

Paulen predikzio zuzenak %100 izan ziren 2010eko Munduko Futbol Txapelketan eta %86 guztira.

Emaitzak aldatu

Alemaniako selekzioaren partidak aldatu

Aurkaria Txapelketa Fasea Predikzioa Emaitza
Polonia Eurokopa 2008 Multzo fasea Alemania 2-0   Zuzena
Kroazia Eurokopa 2008 Multzo fasea Alemania 1-2 Okerra
Austria Eurokopa 2008 Multzo fasea Alemania 1-0   Zuzena
Portugal Eurokopa 2008 Final laurdenak Alemania 3-2   Zuzena
Turkia Eurokopa 2008 Finalerdiak Alemania 3-2   Zuzena
Espainia Eurokopa 2008 Finala Alemania 0-1 Okerra
Aurkaria Txapelketa Fasea Predikzioa Emaitza
Australia Mundiala 2010 Multzo fasea Alemania 4-0   Zuzena
Serbia Mundiala 2010 Multzo fasea Serbia 0-1   Zuzena
Ghana Mundiala 2010 Multzo fasea Alemania 1-0   Zuzena
Ingalaterra Mundiala 2010 Final zortzirenak Alemania 4-1   Zuzena
Argentina Mundiala 2010 Final laurdenak Alemania 4-0   Zuzena
Espainia Mundiala 2010 Finalerdiak Espainia 0-1   Zuzena
Uruguai Mundiala 2010 3./4. postua Alemania[1] 3-2   Zuzena

Beste selekzioen partidak aldatu

Taldeak Txapelketa Fasea Predikzioa Emaitza
Herbehereak - Espainia Mundiala 2010 Finala Espainia[2] 0-1   Zuzena

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu