Paul Rudolph

arkitekto estatubatuarra

Paul Marvin Rudolph (Elkton, Kentucky, AEB, 1918ko urriaren 23a - 1997ko abuztuaren 8a) estatubatuar arkitektoa izan zen.

Paul Rudolph
Bizitza
JaiotzaElkton1918ko urriaren 23a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaNew York1997ko abuztuaren 8a (78 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: mesotelioma
Hezkuntza
HeziketaHarvard Unibertsitatea
Auburn University (en) Itzuli
Harvard Graduate School of Design (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k)Sarasota (Florida)
Enplegatzailea(k)Yale Unibertsitatea
Lan nabarmenak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Accademia delle Arti del Disegno (en) Itzuli
MugimenduaArkitektura brutalista
Orange Countyko gobernuaren egoitza, Goshenen, New York; Paul Rudolph, 1963-1967.

Biografia aldatu

Lehenengo ikasketak Alabamako Institutu Politeknikoan egin zituen, Auburnen, eta ondoren, Harvard Unibertsitatean osatu zituen, Cambridgen. Han graduatu zen 1947. urtean, eta bere estudioa sortu zuen 1952an.

Rudolphek alde batera utzi zuen Bauhausen tradizio estua bere lanetan, eta adierazkortasun handiagoko bideak bilatu zituen, formak adierazmolde gisa duen ahalmena azpimarratuz. Hasierako obretan ekonomia bilatu zuen, koherentzia eta forma-soiltasuna, adibidez, Wellesley Collegeko Mary Cooper Jewett Centerren (Massachusetts, 1955 eta 1958).

1958an Yale Unibertsitateko Arkitektura Fakultateko zuzendari izendatu zuten, eta harrezkero, forma konplexuagoak erabiltzen hasi zen. Formarekiko kezka hainbeste nabarmendu zen bere obran, non Brutalismo Berria joeraren baitan sailkatu zuten, beren konplexutasunagatik eta zailtasunagatik fisikoki ia ezin egin daitezkeen obrak egiten dituzten egileen sailean, alegia. Horrela, bereziki, ingurune urbanoetarako eta akademikoetarako prestaturiko diseinu dramatiko konplexuek eman zioten ospea.

Lan nagusiak New Havenen egin zituen, adibidez, Yale Unibertsitateko garajea (1958-1964), Agronomoen fakultatea (1958), mila eta bostehun autorentzako garajea (1959), zaharrentzako etxeak (1965) eta abar. Aipagarriak ditu, aurrekoez gainera, Alabamako Tuskegee Chapel (1960), Jacksonvilleko etxea, Floridan (1962), Bostongo Governement Center (1963), Siracusako udaletxea(1964) eta bere lan bitxienetako bat, Yaleko Arte eta Arkitektura Eskola (1963), 9 solairukoa, barruan 36 maila desberdin dituena. 1965ean New Yorkera aldatu eta Statford Harbour egoitza-etxeen saileko proiektua osatu zuen 1966an, eta 1968an New Yorkeko Graphic Art Center. Aurrerantzean udal-proiektuak prestatzen eta modulukako sistemak lantzen jardun zuen nagusiki.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Paul Rudolph  

Erreferentziak aldatu