Paul Mijksenaar
Paul Mijksenar (Herbehereak, 1944) ikusizko informazioaren arloan espezializatutako diseinatzailea da, eta nazioartean eragin handia lortu du garraio-sistemetan seinaleztapenean egindako lanari esker, hala nola Schiphol-eko eta New Jersey-ko aireportuetan edo Amsterdamgo metroan, besteak beste.
Paul Mijksenaar | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Holanda, 1944 (79/80 urte) |
Herrialdea | Herbehereetako Erresuma |
Jarduerak | |
Jarduerak | diseinatzaile grafikoa eta posta zigilu diseinatzailea |
Lantokia(k) | Amsterdam |
Enplegatzailea(k) | Delfteko Unibertsitate Teknikoa Mijksenaar BV (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Mijksenaar informazioaren diseinuko aholkularitzaren sortzailea da. Paul Mijksenaar Archives Foundation (SAPM) ere sortu du. 2007ra arte, informazio-interfaze konplexuen diseinuan espezialista hau, Delft (Herbehereak) Teknologia Unibertsitateko Diseinu Industrialeko Ingeniaritza Fakultateko irakaslea ere izan da.