Pattonville Baden-Württemberg Estatu alemaniarreko etxebizitza-auzo berri bat da (Aro Garaikidekoa), Stuttgart Hiriburuko iparraldean kokatua, bertatik 10 km-tara.

Pattonvilleko ikuspegi orokorra

Sorrera aldatu

Auzo honen sorrera ez zen suertatu erdi-aroko errege baten eraginaz, edo merkatal hazkundearen premiaz, historian zehar hainbatean gertatu izan den bezala. Ezta aleman jatorriz ere, izenak berak adierazten duenez; izan ere, sorkundearen funtsak Alemaniak II. Mundu Gerratea galtzearekin du zerikusia. Alegia, Alemaniak gerratea galdu ondoren, garaileek Alemania okupatu eta haien artean banatu egin zuten lurralde osoa, ezagun den arabera. Estatu Batuarrek harrezkero eta urte luzez Alemaniako Errepublika Federala izeneko parte handi bat beregain hartu zuten, eta okupazioa sustatzeko hainbat kaserna eraiki zuten, haien artean hegoaldeko garrantzitsuenetariko bat, Pattonville izenekoa; G. S. Patton Jr, Patton General famatuaren semearen ohorez, hain zuzen.[1]

Instalakuntza militarra 1954. urtean eraiki zen, 50 milioi markotan (orduko alemaniar moneta) lursaila erosiz eta 3.752 militarrentzako etxebizitzak eraikiz. 40 urte geroago militar erabilera alde batera utzi zen eta 94,7 milioietan berreskuratu zuen Alemaniak eremua.

Desmilitarizatzea eta berregituratzea aldatu

1994. urtean, Baden-Württembergeko lurraldea egituratu beharrean, Pattonville bi udalerri desberdinei egokitu zitzaion, mendebaldekoa Kornwestheim-i eta ekialdekoa Remseck-i, hain zuzen.[2] Momentu hartan, okupazio ikur hau ezabatzeari ekin beharrean, eraberritze lanak hasi ziren; antzinako militar eremua izandakoa, 7.000 biztanlerako auzo “berde” bat bihurtzeko prozesua aurreikusi zen. Auzoa ahalbidetzeko “higiezinen sozietate” bat sortu zen, tokiko administrazio publikoak bultzatuta. Hau da, lursailaren planeamendua eta finantza-iturriak bideratu zituen, gero ekimen pribatuak etxebizitzak egin zitzan. Horrela, militar ohientzako 900 etxebizitza eraberritu zituen eta beste 2.100 berri-berriak eraiki zituen bertako gobernu erakundeak. Egun, 5.000 biztanle inguru dauka auzoak.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu