Patricia Pardo

galiziar kazetaria, telebistako laguntzailea eta aurkezlea

Patricia Pardo Burés (Santiago de Compostela, Galizia, 1983ko irailaren 5a) galiziar kazetaria da eta telebistako laguntzaile eta aurkezle lan egiten du nagusiki.[1][2][3]

Patricia Pardo
Bizitza
JaiotzaSantiago de Compostela1983ko irailaren 5a (40 urte)
Herrialdea Galizia
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta telebista aurkezlea

Biografia aldatu

Patricia Pardok Madrilgo Complutense Unibertsitatean ikasi zuen. 2005ean hasi zuen karrera, Mediapro eta ONO-n erredaktore. Besteak beste, Antena 3en El método por dos edo Tal que lo contamos saioetan lan egin du. Era berean, Telecincoren Está pasando, Vuélveme loca eta El buscador de historias espazioetan lan egin du. 2010eko hamarkadan Ana Rosa Quintanaren programan lan egiten hasi zen.[4] [5]Azken urteotan, Ana Rosa Quintanaren ordezko izan da udan,[6] saioko gertakarien atalean. 2019an, zenbait ordezkapen egin zituen Sonsoles Ónegaren Ya es mediodía saioaren aurkezpenean, kate berean. Urte horretako udan, programak Marc Calderó eta Verónica Duranto fitxatu zituen ordezko gisa.

Ibilbidea aldatu

Saioak
Urtea Egitaraua Katea Oharrak
2006 - 2007 Telecorazón ONO Erredaktorea
2008 El método por dos Antena 3 Erredaktorea
2008-2009 Está pasando Telecinco "Azken ordua" ataleko aurkezlea
2009 El buscador de historias Telecinco Erreportaria
2009 Vuélveme loca Erreportaria
2009 - 2010 Tal cual lo contamos Antena 3 Erreportaria
2010 - gaurkotasuna El programa de Ana Rosa Telecinco Erreportaria (2010-2017) / Laguntzailea (2017-2019) / Aurkezlea (2019 - oraina)
2019 2020 Ya es mediodía Ordezko aurkezlea
2017 - orainaldia El programa de verano[6] Aurkezlea

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «El gran salto profesional de Patricia Pardo: de reportera a presentadora suplente en 'AR'» El Español 2019-08-28 (Noiz kontsultatua: 2023-02-24).
  2. (Gaztelaniaz) Moreno, Merce. (2023-02-14). «"Me ha caído a mí todo": Patricia Pardo sale 'escaldada' de 'Ana Rosa' por su opinión sobre un vídeo» elconfidencial.com (Noiz kontsultatua: 2023-02-24).
  3. (Gaztelaniaz) Vivar, Andrea de. (2022-03-14). «Divorciada de su exmarido y con dos hijas: la vida familiar de Patricia Pardo» Telecinco (Noiz kontsultatua: 2023-02-24).
  4. (Gaztelaniaz) elEconomista.es. «¿Qué edad tiene y cuánto mide Patricia Pardo, la sustituta de Ana Rosa Quintana? - Ecoteuve.es» ecoteuve.eleconomista.es (Noiz kontsultatua: 2023-02-24).
  5. (Gaztelaniaz) Ortego, Miguel Cuartas. (2023-02-23). «Patricia Pardo frena 'El Programa de Ana Rosa' para dar una noticia importante» trendings.es (Noiz kontsultatua: 2023-02-24).
  6. a b (Gaztelaniaz) Unplugged. (2022-03-06). «Patricia Pardo se estrenó como presentadora hace siete años en 'El programa del verano'» Telecinco (Noiz kontsultatua: 2023-02-24).

Kanpo estekak aldatu