Patri postaria (jatorriz, ingelesez: Postman Pat) Erresuma Batuko animaziozko haur telesail bat da, 1981ean John Cunliffek eta Ivor Woodek sortua. Woodland Animations ekoiztetxeak egin zuen, BBC katearentzat. 1980ko hamarkadaren erdialdean ETB 1 kateak euskaraz eman zuen.

Patri postaria
Jatorria
Sortzailea(k)John Cunliffe (en) Itzuli
IzenburuaPostman Pat
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaErresuma Batua
Sasoi kopurua8
Atalak196
Ezaugarriak
Genero artistikoahaurrentzako telesaila
Hizkuntzaingelesa
Iraupena15 minutu
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Ivor Wood (en) Itzuli
[[Kategoria:Ivor Wood (en) Itzuli zuzendutako lanak]]
Emanaldia
Jatorrizko igorlea BBC One
Hasiera-data1981eko irailaren 16a
Amaiera-data2017ko martxoaren 29a

postmanpat.com
IMDB: tt0149509 Allocine: 18333 TV.com: shows/postman-pat
Youtube: UCqrVPwN_DhavUC386xH9SDw Edit the value on Wikidata

Argumentua aldatu

Telesailak Ingalaterrako fikziozko Greendale herriko Pat Clifton herri landako postari jatorraren eguneroko gertakariak azaltzen dizkigu (udalerri hau berez Cumbria eskualdean oinarritua omen zegoen). Honek, Jess izeneko bere katuarekin batera (euskarazko bertsioan Pintto izena zuen) Greendale haran guztian zehar furgonetaz egunero posta banatu ohi du. Sarritan Greendaleko bizilagun askok bere eguneroko lanetik at doan aholkuren bat eskatu ohi diote. Herriko beste pertsona nabarmen batzuk postako emakume buruzagia, Goggins anderea, Alf Thompson baserritarra edota herriko asmatzailea den Ted Glen dira.

Abestia aldatu

Kanpo estekak aldatu