Patea, sukaldaritzan, haragi edo gibel xehetuaz egindako orea da, txerri edo hegaztiena batik bat. Barazkiak, espeziak eta ardoa ere eduki ditzake. Frantses sukaldaritzak ezagutarazi du.

Hainbat pate mota.

Zenbait eratara presta daiteke: hotza jateko, haragia, ehiza edo arraina gantzarekin nahasi eta ontzi sakon batean egosia (pâté en terrine) eta, hotz nahiz bero jateko, haragia, ehiza edo arraina pastel-orean bilduta (pâté en croûte). Lehenengo era Europan eta Ameriketan ezagunena da.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu