Patatak Errioxako erara

Patatak errioxar eran» orritik birbideratua)

Patatak Errioxako erara edo Patatak txorizoarekin, Errioxa eta Euskal Herriko Arabar Errioxako ohiko platera da, halere eskualde hauetatik kanpo ere sarritan jaten da. Hiru osagai nagusi ditu: patata, txorizoa eta piperrautsa.

Patatak Errioxako erara
patata platera
Osagaiakpatata, txorizoa, piperrautsa, piper txorizeroa, Ereinotza, tipula eta Baratxuria
Historia
Honen izena duErrioxa

Historia aldatu

Patatak saldan jatearen ohitura Napoleonen inbasiotik datoz. Hala ere, patatak, XIX. mendean hasi ziren espainiar sukaldetan finkatzen. Aldeanueva de Ebron, langileak elikatzeko erabiltzen ziren eta denbora aurrera joan ahala, patatak saldan, txorizoarekin nahastu zituzten.

Ezaugarriak aldatu

Patatak errioxar erara, teknikoki, egositako patatak txorizoarekin, tipularekin, baratzuriarekin eta piperrarekin nahastutako platera da. Nahi izanez gero, hainbat espezia erabili ditzakezu.

Datu bitxiak aldatu

Plater hau zaporetsuago egiteko, patatak "triskatu" arte zai egon behar da. Horrela barruan duten fekula zabaldu da eta saltsa potolagoa geratuko zaigu.

Aldaerak aldatu

Arrantxoak eta kaldereteak antzeko prestaketak dauzkate, baina hauek, untxi, txerri edota arkume haragia erabiltzen dituzte. Tradizionalki, baserrietako sutetan prestatu ohi dira plater hauek.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.