Passepartout (musika taldea)

Passepartout, Azkoitian sortutako musika taldea izan zen.

Passepartout
Datuak
JatorriaAzkoitia (Gipuzkoa)
Musika motapop rock
Urteak2015 - 2019
Taldekideak
Xabier Arrieta
Tomas Lizarazu
Itzi Beitia
Jontxu Ape
Ruben Lizarralde

Biografia

aldatu

Azkoitian musikaren inguruan elkarturiko bost lagunek osatu zuten taldea. Xabi eta Tomas aurretik herriko Moonlight taldean aritu ziren jotzen.

Esperimentazioa dute gustoko eta bost kantutako Passepartout diska ere interneten zabaldu zuten euskarri fisikorik gabe. 2017an Gaztea maketa lehiaketako entzuleen saria irabazi zuten[1].

2019an kide berek talde berria sortu zuten, Bulego taldea hain zuzen ere[2], musika estiloari buelta bat emateko helburuaz[3].

Taldekideak

aldatu
  • Xabi - bateria, pad-a
  • Tomas - ahotsa eta gitarra
  • Itzi - teklatuak
  • Jontxu - baxua
  • Ruben - gitarra

Diskografia

aldatu
  • Passepartout (2016, autoekoizpena) - 5 kanta[4]
  • Sinergia (2018, autoekoizpena)[5]

Sariak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. «Passepartout Azkoitiko taldeak irabazi du Maketa Lehiaketako entzuleen saria» urolakosta.hitza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-04-11).
  2. «Bulego» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
  3. (Gaztelaniaz) «Bulego Taldea o la nueva propuesta musical pop euskaldun en Azkoitia» El Diario Vasco 2020-02-23 (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
  4. Passepartout. (Noiz kontsultatua: 2018-04-11).
  5. Sinergia. (Noiz kontsultatua: 2018-04-11).

Kanpo estekak

aldatu