Partxe antisorgailua emakumeentzako hormona bidezko metodo antisorgailua da. Partxearen printzipio aktiboak pixkanaka xurgatzen dira epidermisean zehar zirkulaziora pasaz.

Ortho Evra markako antisorgailua

Partxea 3 asteetan zehar eramaten da jarrita, astean behin aldatuz. Laugarren astean atsedena hartzen da, partxerik jarri gabe, aste horretan hilekoa jaitsi beharko da eta. Asteko egun berean aldatu beharra da, 7 egunetan zehar eragina izateko diseinatua baitago. Partxea ilerik gabeko azal lehor eta garbian jarri behar da, ipurmasail, sabelalde edo besoan, jantzi estuekin urratzen ez den lekuan.

Kanpo estekak aldatu