Euskal Herrian, parranda bereziki lagun artean, kalean nahiz tabernaz taberna, gauez eta ordu batzuetan zehar libertitzeko egiten den jaia da. Parrandak herriko jaiak edo bestelako ospakizun publiko baten giroan ospatu ohi dira, baina urtebetetze, agur-festa edo bestelako ospakizun pribatu bat dela eta ere izan daitezke. Musika, dantza, txantxak eta ongi pasa eta parre egiteko beste elementuak izaten dira parrandan. Giro batzuetan, ongi pasatzeko beharrezkoa ez bada ere, alkoholdun edari eta beste droga zenbaiten kontsumoa ere ohikoa da parrandetan.

Parranda giroa Oreretan.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.