Parkimetroa aparkatzeko lekuetan aparkatzea ordenatzen eta neurtzen duen gune publikoetan egoten den gailua da. Gailu honek denbora batez leku publiko batean aparkatzearen truke dirua biltzen du. Parkimetroak udalen menpe egon ohi dira eta kalean aparkatzeko politikako tresna bat dira.

Parkimetroa Houstongo erdigunean, Texas.

Historia aldatu

 
Parkimetroa 1940an

1930eko hamarkadan, Oklahomak (AEB) hazkunde ikaragarria izan zuen, petrolioari esker. Automobil parkearen hazkundea are ikusgarriagoa izan zen, erregai merkearen eskutik: hamarkada eskasean 3.000 auto izatetik milioi erdiraino iritsi zen konderria. Oklahoma Hirian zirkulatzea eta, batez ere, aparkatzea, geroz eta zailagoa zen. Orduan, hiriko Merkataritza Ganbarak Carl C. Magee abokatu eta enpresa-gizon arrakastatsua izendatu zuen Trafiko Batzordeko presidente. Arazoa konpontzeko parkimetroa asmatu eta patentatu zuen Mageek; 1935eko uztailaren 16an jarri zituzten lehenengo hamalau gailuak hiriko kaleetan[1].

Erreferentziak aldatu

  1. Irazustabarrena, Nagore. (2015-07-12). «80 urte aparkalekua ordaintzen» Argia CC-BY-SA lizentzia.

Kanpo estekak aldatu