Parisko barrutiak (frantsesez Arrondissemets de Paris) Frantziako hiriburua den Parisen banaketa administratiboa dira. Orotara, 20 daude.

Udal barruti horiek (arrondissements municipaux) ez dira departamendu barrutiekin (arrondissements départementaux) nahasi behar, Frantziako 100 departamenduen banaketa administratiboak direnak. Parisko barrutiak departamenduen kantonamenduen parekoak baitira. Lyon eta Marseilla dira udal barrutitan banatuak dauden bakarrak, Parisekin batera.

Kasu honetan, hiri barrutiak dira (arrondissement municipaux). Ez dira departamenduetako barrutiekin nahastu behar, Frantziako 100 departamenduen banaketa administratiboak direnak. Barruti bakoitzaren zenbakia, Parisko posta kodeetan, azkeneko bi zenbakien bidez adierazten da.

Antzinako barrutiak 1795eko urriaren 11n sortu ziren, baina 12 bakarrik ziren. 1859ko ekainaren 16ko legearekin, Thiers harresi barneko aldiriak bereganatu ziren. Horrela, hedadura aldatuta, 20 barruti sortu ziren, zenbaki sistema berriarekin. Horrela, kiribilean izendatu ziren, oraindik indarrean dirauena.

Barrutiaren zenbakia posta kodeko azken bi zenbakitan agertzen da (75001tik 75020ra).

Deskribapena aldatu

20 barrutiak kiribilean daude, erloju orratzen zentzuan, Ietik hasita, hiriaren erdian, Sena ibaiaren eskuinaldean.

Parisko barrutia Izena Hedadura (km²) Biztanleria (1999) Biztanleria (2005eko zenbatespena) Dentsitatea (2005) (bizt/km²) Gehiengo biztanleria
1. barrutia Louvre 1,826 16 888 9 249 (1999) 1861 baino lehenago
2. barrutia Bourse 0,992 19 585 19 743 (1999) 1861 baino lehenago
3. barrutia Temple 1,171 34 248 29 247 (1999) 1861 baino lehenago
4. barrutia Hôtel-de-Ville 1,601 30 675 19 160 (1999) 1861 baino lehenago
5. barrutia Panthéon 2,541 58 849 59 300 23 337 1911
6. barrutia Luxembourg 2,154 44 919 45 800 21 263 1911
7. barrutia Palais-Bourbon 4,088 56 985 55 700 13 625 1926
8. barrutia Élysée 3,881 39 314 39 200 10 100 1891
9. barrutia Opéra 2,179 55 838 58 800 26 985 1901
10. barrutia Enclos-St-Laurent 2,892 89 612 89 600 30 982 1881
11. barrutia Popincourt 3,666 149 102 150 500 41 053 1911
12. barrutia Reuilly 16,324¹
6,377²
136 591 139 100 21 813² 1962
13. barrutia Gobelins 7,146 171 533 177 900 24 895 20055
14. barrutia Observatoire 5,621 132 844 134 200 23 875 1954
15. barrutia Vaugirard 8,502 225 362 231 500 27 229 1962
16. barrutia Passy 16,305³
7,8464
161 773 146 900 18 7234 1962
17. barrutia Batignolles-Monceau 5,669 160 860 160 300 28 277 1954
18. barrutia Butte-Montmartre 6,005 184 586 188 500 31 391 1931
19. barrutia Buttes-Chaumont 6,786 172 730 185 400 27 321 20055
20. barrutia Ménilmontant 5,984 182 952 188 600 31 517 1936
OHARRAK:
1. Bois de Vincennesekin
2. Bois de Vincennes gabe
3. Bois de Boulognekin
4. Bois de Boulogne gabe
5. 2005, zenbatespen ofizial berrienaren urtea; arrondissement edo barruti horietako biztanleriak gorantz segi dezake.

Arrondissement edo barruti bakoitza, administratiboki, lau quartier edo auzotan banatzen da. Honela, Parisek 80 quartier administratif edo auzo administratibo ditu. Horietako bakoitzean, polizia-etxe bat dago.

Historia aldatu

 
Jatorrizko edo antzinako hamabi barrutiak. Grisez adierazitako tokiak, Parisen neurria adierazten du 1860ko hedakuntzaren ondoren.

1860 baino lehenago aldatu

1795eko urriak 11n, Paris, 12 barrutitan banatua izan zen. Mendebaldetik ekialdera jarri zitzaien zenbakia, Sena ibaiaren eskuinaldean 1etik 9ra eta 10etik 12ra ezkerraldean.

Barruti bakoitza lau quartier edo auzotan banatzen zen, 1790ean ezarritako jatorrizko 48 auzoak zirenak.

1860 ondoren aldatu

1860ko urtarrilak 1ean, Napoleon III.ak, gertuko herrien lurraldeak eransten ditu, eta honela, hiriaren mugak handitzen ditu. Hamabi barrutiak berrantolatuak izan ziren lurralde berri horiek eransten diren aldi berean, eta horiekin, gaur egungo 20ak sortzen dira.

Erregistro historikoei erreferentzia egiten zaienean (non garrantzitsua den antzinako sistema eta sistema berriaren artean ezberdintzea), antzinako barrutiak ancienne hitzarekin adieraziak dira: "2ème ancienne" edo "8ème ancienne" adibidez.


Kanpo estekak aldatu