Paradigma hitza grekeratik dator, paradeigma. Egoera jakin batean jarraitu beharreko modelo, patroi edo adibideari deritzo. Horrela, teoria geozentrikoa unibertsoari buruzko paradigma bat da eta marxismoa historia ulertzeko paradigma bat dela esan daiteke[1]. Zentzu zabaleko hitza dugu eta bereziki, zientzia arloan erabiltzen da, zenbait arazo ebazteko teoria multzoa ere baita. Beraz, ikus dezakegu esanahi bat baino gehiago dituela paradigma hitzak, baina esanahi orokor bat eman beharko bagenio, ondorengoa izango litzateke: eguneroko bizitzan “adibide” baten sinonimotzat edo jarraitzeko modelo duintzat hartzen den erreferentzia egiteko erabiltzen da[2].

Aurrekoari jarraituz, zientziak, beste ikuspuntu praktikoago batetik erabiltzen du paradigma, ikerketa bide berriko aurkikundera bideratua. Arazoen erabakiari laguntzen dioten datuetako etengabeko jazarpenek, paradigma zientifikoa suposatzen dute, zein ikerketa-metodoekin eta ondorioekin ulertuak izango diren.

Paradigma motak aldatu

Hiru paradigma[3] ezberdin desberdintzen dira:

  • Paradigma positibista: natur zientzietako metodo zientifikoaren aplikazioan oinarrituta. Bere asmoa hezkuntza gertakarien esplikazio kausala da. XIX.mendearen eta XX.mendearen hasieran agertu zen. Paradigma hau, Natur Zientzia eta Fisikoen ikerketen modelo gisa hartu zen, eta beranduago, hezkuntza-eremuan eta sozialean ezarri zen. Paradigma positibistan, asmo zientifikoak, pertsonak eta bere testuinguruak  erakusten dituen baloreen gainetik dago, mundu neutral batean zentratuz, azalpen unibertsalak bermatzeko. Erabilitako metodologiak, natur zientzietako eredu hipotetiko-deduktiboari jarraitzen dio.
  • Paradigma interpretatiboa: bere helburua, hezkuntza eszenatokian parte hartzen duten lagunen esanahi eta intentziotan oinarrituz, hezkuntza gertakarien ulermena eta interpretazioa da. (ikasle irakasle.... guztiek diotena eta intentziok hartu eta horretan oinarrituz ekin. Hezkuntzan parte hartzen duten autoreen iritziaz baliatu).

Pérez Serranorentzat (1994), paradigma honek dituen ezaugarririk nabarmenenak honako hauek dira:

  1. Garrantzia ematen zaio bakoitzaren fedeari, baloreei eta hausnarketei. Ikerketa honen helburua, teoria praktikoen eraikuntza da. Horrez gain, metodologia etnografikoa erabiltzen du, eta datu kualitatiboekin lan egin ohi du.
  2. Errealitatea ulertzen saiatzen da, ezagutza neutrala ez dela pentsatzen du. Erlatiboa da, pertsonen arteko erlazioari dagokionez, eta kultura eta hezkuntza eremuetan guztizko zentzua da. Beharrezkoa da iragana gainditzea, etorkizuna hobeto ulertzeko eta aurre egiteko.
  3. Izaera kualtitatiboa, paradigma interpretatiboa bereizten du, ikerketan sakontzea bilatzen du, diseinu zabalak planteatuz.
  • Paradigma kritikoa: bere asmoak, gertakarien ulermen soila gainditzen du, soluzioak bilatuz errealitatea eraldatuz, hezkuntza praktikaren etengabeko hausnarketa erabiliz horretarako. (gertakari horien ulermenaz gain, soluzioak bilatu nahi ditu eraldaketa emateko).

Franfurteko Eskolak barneratu zuen paradigma hau, positibista eta interpretatiboaren arteko aukera bezala. Horrez gain, prozesu demokratikoa da, eta praktikatik eta praktikarentzat egiten da. Ikerlariari, hausnarketa iraunkor bat eskatzen diote, ikerlariaren konpromisua praktikatik nabarmenduz, aldaketa eta transformazio sozialak eragiten dituen askatasuna lortuz.

Pertsonek, haien errealitatea sortzen dute, bertara egokitzen dira eta bertatik, kapazak dira sujetu sortzaile kritiko-islatzaileak sortzeko. Paradigma kritkoak, konnotazio interpretatiboak dituen ikuspegi kualitatiboa atsegin hartzen du, non ikerketan, ikuspegi holistiko batetik, barneratzen uzten duen.

Bitxikeriak aldatu

Zientzia arloan erabiltzen den terminoa da, eta Thomas Kuhn filosofoak, zientziaren dinamika azaltzeko erabili zuen. Ez dut aipatu, baina zenbait autorek eman zuten haien ikuspegi eta teoria propioa gai honen inguruan, horien artean, Fritjof Capra eta Gestalt.

Ondorioak aldatu

Ondo ulertzen ez den zerbait azaltzerako unean, konparaketa eredu oso argia eta baliagarria da. Paradigmak gure bizitza-sisteman txertatutako patroi existentzial absolutu eta behin betikoak dira, tresna positiboak ematen baitizkigu bizi-sisteman aurrera egiteko, bai gizakientzat, bai garapen ekonomikoarentzat. Paradigma ez zen garai jakin batean sortu, baizik eta garai urrunetatik, kulturaren esku egon den gaia da, non gizakiak bere garaian existitzen diren baliabide naturalak ezagutu zituen, zeintzuek garrantzi handia izan zuten haien biziraupena bermatzeko[4].

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu