Paneslavismoa mugimendu politiko eta kulturala da. Jatorria XIX. mendekoa da, Europako herrialde eslaviar guztien kultura-, erlijio- nahiz politika-batasuna aldarrikatzen zituen ideologia nazionalistak bultzatuta; gainera, elkarri laguntzea ere aldarrikatzen zuten.

VI. mendeko herrialde eslaviarrak

Sasoi hartako erromantizismo eta nazionalismo ideologiek eragin handia izan zuen paneslavismoa sortzerakoan. Paneslavismoaren lehenengo ildoak 1848. urteko Pragako Kongresu Paneslaviarrean aurkeztu ziren, Austriako inperialismoari aurre egiteko alternatiba politiko gisa.

XX. mendean indar handia izan zuen, eta XXI. mendean bizirik dirau.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu