Pandolfo Petrucci (Siena, 1452ko otsailaren 14a - San Kiriko, 1512ko maiatzaren 21a) Italiako tiranoa izan zen. Merkataria zen. Erbestean izan ondoren, Sienara itzuli eta hango familia ahaltsu bateko alabarekin, Aurelia Borgheserekin, ezkondu zen. Zenbait kargu izan zituen bere esku, eta azkenean, aginpide osoa lortu zuen. 1503an, Cesar Borgiaren kontrako konplot bat antolatu zuela-eta, erbestera alde egin zuen, baina Frantziako Luis XII.aren laguntzari esker itzuli eta berriro agintari izan zen. Agintari absolutista eta tiranoa izan bazen ere Sienako artea indartzeko lan handia egin zuen.

Pandolfo Petrucciren erretratua


Erreferentziak aldatu