Palmirako Lehoia
Palmirako Lehoia, Al·lat-eko Lehoia edo Atenako Lehoia (arabieraz اللات) Siriako Palmirako hirian gorde zen lehoi baten estatua izan zen. Lehen mendean eraikia, Islam aurreko Al·lat tenplua apaintzen zuen. 2015ean Estatu Islamikoaren partaideek txikitu zuten baina, zatiak berreskuratuak, egun Damaskoko Museo Nazionalean ikus daiteke.
Palmirako Lehoia | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Siria |
Siriako muhafazah | Homs eskualdea |
Hiria | Tadmur |
Antzinako hiri | Palmira |
Koordenatuak | 34°33′16″N 38°15′46″E / 34.5544°N 38.2628°E |
Arkitektura | |
Materiala(k) | kareharria |
Dimentsioak | 350 () cm |
Deskribapena aldatu
Lehoia hanken artean gazela bat babesten zuen. Harri kalkareaz egina zegoen. Hiru metro eta erdiko garaiera zuen eta 15 tonako pisua. Ezkerreko hankan lehoiak kaltetuta zegoen idazkuna zeukan: : tbrk ʾ[jainkosa] (Al·lat beneirà) mn dy lʾyšd (ez du botako) dm l ḥgb (odola santutegian).
Esanahia aldatu
Lehoia Al-Lat, Palmirako Ama jainkosaren sinboloa zen. Gazela, bestetik, Al-Lat jainkosaren sentimendu maitekorren sinboloa zen.
Historia aldatu
Lehenengo mendean Al·lat tenplua apaintzeko eraiki zen. Denboraren poderioz, lehoia desagertu 1977 arte; urte horretan, Bartosz Markowski eta Robert Zukowski agindupean arkeologo talde poloniar batek zatiak aurkitu zituen eta Palmirako Museoaren aurrean berreraiki zuten; azken lan hori Józef Gazy zaharberritzaileak egin zuen. [1] 2005ean ere, berriro, berritua izan zen. Siriako Gerra Zibilaren bitartean metalezko xaflez eta harea-sakuez babestu zen. 2015eko ekainaren 27an Estatu Islamikoak Palmira okupatu zuen larriki kaltetu zuten eskultura.
Behin Estatu Islamikoa kanporatuta, Maamoun Abdulkarim, Siriako museoen zuzendariak, piezak bertan zeudela esan zuen, eta eskultura berreskuratzea posiblea zela. 2016an Damaskora eraman zuten eta han, UNESCOren babesarekin, erabateko berreskuratzea egin zen. 2017ko urriaren 1an Damaskoko Museo Nazionalean egokitu zen Palmirako egoera lasaitu arte, berriro ere hara eramateko asmoz.[2]
Erreferentziak aldatu
Kanpo estekak aldatu
- (Gaztelaniaz): Lehoi berreskuratuaren irudiak Youtuben.