Palazzo del Capitano del Popolo (Siena)

Artikulu hau Sienako jauregiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Palazzo del Capitano del Popolo».

Palazzo del Capitano del Popolo delakoa, XIII. mendeko estilo gotikoa duen palazzo edo jauregi zibikoa da, Siena hirian dagoena, adreilu eta harriz egina, via del Capitano kalean dago, Duomoaren plazaren ertz batean. Sasoi batez, Sienako Errepublikako agintari zibil publiko gorena izan zen Capitano della Guerra edo Capitano del Popolo delakoaren etxe eta egoitza izan zen (Gerraren edo Herriaren kapitaina)

Palazzo del Capitano del Popolo (Siena)
Kokapena
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Toscana
ProbintziaSienako probintzia
Unibertsitate-hiriSiena
Koordenatuak43°19′01″N 11°19′46″E / 43.31703°N 11.32939°E / 43.31703; 11.32939
Map
Ondarea
Kontaktua
HelbideaVia del Capitano 15

Historia aldatu

Mendeetan zehar, jauregi zibila izatetik jabetza askoren artean eskualdatzera igaro zen, eta jabego horien marka dago hormetako armarrietan, non Piccolomini eta Bandinelli familien ezkutuak dauden, besteak beste. Jauregira lotutako beste izen batzuk Petroni eta Grottanelli-de' Santi izan dira. Plaka batek adierazten du Pietro Salimbeni Benassai kapitainak 1425ean berreraik zuela jauregia. 1854an, berreraikuntza bat egin zuten, eta, jauregiari itxura antzinakoa emateko eraldaketa batzuk egin ziren.

Kanpo estekak aldatu