Pala zabala trinketean

Pala zabala edo paleta argentinarra trinketean jokatzen den pilotako modalidadeetako bat da.

Nagore Martín de la Cal pelotariari elkarrizketa pala zabalaren inguruan.

Norgehiagoka mota aldatu

Gorka Bombin-eri egindako elkarrizketa pala zabalari buruz.

Binakako norgehiagoka jokatzen da. Honelako dueluen ezaugarri nagusiak mantenduz, pilotari txandaka jo beharko diote bikoteek. Hala ere, txandaketa hau ez da zertan bikotekideetan eman behar. Adibidez, bikotekide batek eman ondoren, hurrengo pilotakadan ez dio besteak eman behar derrigorrez, hau da, ez da bikote barneko txandarik errespetatu behar.

 
Pala zabalan erabiltzen den pilota

Pilotaren ezaugarriak eta pilotarekin erlazionatzeko modua aldatu

Gomazko pilotarekin jokatzen da. 42-44 zentimetro arteko pilota izan behar da, eta pisuari dagokionez, 35 eta 40 gramo arteko pisua izan beharko du. Pilota hau ez dago hutsik barrutik, barruko nukleoan gas berezi bat du, bote handia ahalbidetzen duena eta jokoari abiadura ematen diona.

Pilota palarekin kolpatu behar da, eta ezin zaio behin baina gehiagotan jarraian eman, ezta palarekin pilota kontrolatu ere.

 
Astronomoen trinketea, Gasteizen.
 
Egurrezko eta karbono zuntzezko paletak

Instalazioa aldatu

Jokamolde hau trinketean jokatzen da. Trinketeak zenbait eremu ditu: frontisa, kantxa, ezker pareta, eskuin pareta eta errebotea.

Frontisari buruz hitz egiten dugunean, aurreko paretari buruz ari gara. Derrigorrezkoa da pilotak pilotakada bakoitzaren ondoren bertan ematea. Goiko eta beheko txapak mugatzen dute frontisa, hauek ezker hormatik eskuineko hormaraino horizontalak izanik. Txapa guztiek 15zm zabal izan behar dute gutxienez eta pilotak jotzen duenean soinu argia ateratzen duen materialez egindakoa izan behar da. Beheko txapa lurretik 0,8 metroetara dago. Goikoa aldiz, lurretik 8,5 metroetara. Hauxe izango da frontisaren garaiera.

Kantxak, trinkete osoaren zoruari egiten dio erreferentzia. Euskarri-zolata, lurzoruaren oinarria eta zoladura-materialez eginda dago. Faltako marrak eta falta erdiko marrak daude marraztuta eta bakoitzak modalitate baten eremuak zehazten ditu.

Ezker pareta teilatua eta ohiko paretaz osatua dago. Teilatua da beste frontoiekiko desberdintzen duen ezaugarria. Teilatu guztiek bezela honek maldatxo bat du kantxara begira. Teilatueran azpian galeria bat dago eta sare bat du pilota kanpora ez irtetzeko. 5,5 metrotara goiko muga zehazten duen txapa dago ezker paretean. Galeria hori ikusleentzako eremua izaten da ere.

Eskuin horma Frontoi motzean ezker paretaren modukoa da, baina eskuinean jarrita. Sakeraren norazkoen markak daude jarrita. Trinketearen izena jarri ohi da goikaldean. Lehenengo markatik gora txapa 5,5 metrora dago. Trinkete batzuetan kristalezkoak dira paretak eta ikusleentzako eremua izaten da ere.

Azkenik, errebotea. Hau da trinketea isten duen azken pareta. Ikusleentzako eremua izan ohi da eta kristalezkoa izan ohi da.

Aurreko guztiaz gain, trinketea frontoiekiko nabarmentzen dituen bi elementu aurkitu ditzakegu:

Alde batetik, xiloa dugu. Frontisaren eskuinaldean beheko txapa baino 40zm gorago dagoen zulotxoa. Hori estaltzeko aukera ere badago.

Bestalde, Frailea daukagu. Eskuineko hormaren eta frontisaren angelua estaltzen duen alaka da.

Bi elementu hauek pilotaren norabidea aldarazten dute eta jokoa ematen diote pelotariei pelota nora eta nola botatzerakoan.

Sake-errestoa aldatu

Sakea egiterako garaian frontisetik 15 metrora kokatzen den marra horizontalaren atzetik eta galeriatik 2,5 metroetara dagoen marra bertikalaren ezkerretik egin beharko da botea. Sakea ona izateko baldintza bakarra, 15 metro hoien atzetik eta 2,5 metroen eskuinean botea egitea da, luzeko marrarik gabe. 15 metroen arrastoaren aurrean ematen badu bote, falta izango da eta tanto beste bikotearentzako, sake bakarra baitago. Gainera, trinketeak dituen beste eremuak ere ikutu ditzazke pilotak, beti ere eremuan egiten badu botea noski. Eremu hauek, ezker eta eskuin horma eta teilatua lirateke.

Kokapena aldatu

Bikoteka arintzen dira eta ohikoena bat aurrean eta bestea atzean kokatzea da. Libreak dira nahi duten mugimendu eta lekualdatzeak egiteko. Ez dute inolako debekurik jokalekuan zehar lekualdatzeko.

Partidak ikusten badira, jartzen diren lekua gehienbat ezkerrekaldea da, teilatuaren ondoan. Hiru gauzengatik:

  • Teilatutik jaisten diren pilotei airez jotzeko
  • Ezkerreko sarera sartu ez daitezan pilotak
  • Pilotari gehienak eskumatiak dira, hau da, ezker eskua txarra dute, horrenbestez errezagoa da eskuineko paretara jotean pilota jotzera ezkerretara joan baino.

Espazioaren erabilera eta tanto amaierak aldatu

Ez zuzena da espazioaren arabera, aurkariak jo baino arinago batek frontisean jo behar duelako pilotak.

Modu bat baino gehiago dago tanto bat lortzeko. Tantoa lortuko da aurkariak pilota jotzean frontisera ez bada heltzen. Tantoa izango da ere frontisean eman eta aldeetan dauden pareteatako txapen gainetik baldin badoa. Pilotak bi bote ematen baditu ere, tantoa izango da. Pilota teilatuaren azpian dagoen sarea ikutzen badu tanto da pilota horra bota duenarentzako, baldin eta kantxan bote eman eta gero izan bada. Zuzenean, bote eman gabe teilatupeko sarera baldin badijoa, kontrako taldearentzako izango da tanto. Tanto bakoitzak puntu bat ematen dio taldeari.

Postu Espezifikoak aldatu

Lagunarteko Partida

Jokamolde hau binaka jokatzen da soilik. Beraz, ohikoa den bezala, aurrelari eta atzelaria egongo dira talde bakoitzean. Aurrelaria sakea egiten duena da eta kantxaren erditik aurrera kokatuta dagoena. Atzelaria berriz, kantxaren erditik atzera kokatzen da.

Puntuazio sistema aldatu

Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzak dioenez, partidak 30 tantoetara jokatzen dira.

Sakalaria aldatu

Jokamolde honetan aurrelariak egiten du sakea.

Sakean pilotarien kokapena aldatu

Sakea ezkerretik eskuinera egiten denez, errestoko bi jokalariak alde honetan kokatuko dira. Sakatzen ari diren taldeko atzelaria aurrelariaren atzean egongo da, enbarazurik ez egiteko. Aurkako taldeko aurrelaria motzeko marran jarriko da gutxi gora behera, sakea airez kendu ahal izateko. Atzelaria ordea, errebotetik gertuago kokatuko da sakea normalean bote eta gero eraman ohi delako.

Kolpe motak aldatu

Nagore Martín pilotakada batuzk ematen

Kolpe desberdinak daude baina Pala Zabalean goitik beherakoa erabiltzen da gehien bat erresto normaletarako, pilota ahalik eta moztuen joateko eta aurkariari gauzak zailtzeko.

Jokaldi nagusiak aldatu

Jokamolde honetan ikusi ditzakegun jokaldi nagusiak eskuin bi paretak dira, teilatupeko sarea bilatuz. Jokaldi hau normalean aurrelariak egiten du eta ongi atera ezkero zuzenean tanto da. Badira beste zenbait aurrelariak jarduten dituztenak, dejadak edota errebotea bilatzea esaterako. Atzelariak aldiz, azken hau da gehien egiten duten jokaldia. Errebote zuloa eta eskuin horma dute helburu egoera gehienetan.