Pala frontoi luzean banaka

Pala luzea banaka edo Frontoi luzean banaka, palarekin buruz buru jokatzen den kirol bat da, frontoi luzean jokatzen dena. Palako jokamolde honetan bi pertsonek jokatzen dute, batak bestearen kontra txandaka pilota joz. Normalki, jokalari bat gorriz doa jantzita, bestea urdinez.

Tomas Lacalle, Pala banakako jokalaria.
Tomas Lacalle-ri Pala luzea banakari buruzko elkarrizketa

Materiala aldatu

Pilota, nukleo gogor batez dago osatuta, horren gainean kotoi edo artilezko zati bat dago, ondoren larruzko azal batez josten da. Josturak zortzi baten moduan egiten dira[1].

Pilotaren kolorea frontoiaren kolorearen menpe dago, kolore horien arteko harremanak pilota hobeto edo txarrago ikustea eragingo du. Pareten kolorea argia bada pilota ilunagoa izango da, paretak ilunagoak badira, pilota argiagoa.

  • Diametroa: 50 / 58 cm.zentimetro inguruan.
  • Pisua: 85 / 90 gr. inguru pilotak, nukleoak, aldiz, 34 / 38 gr. inguru

Bestalde, pala zurez eginda dagoen tresna bat da eta horren bidez ematen diogu pilotari, zapala da eta eskuarekin heltzen den tokia estuagoa da pilotari ematen zaion aldea baino. Hauek dira bere ezaugarri nagusiak:

  • Zabalera Maximoa: 10-15cm inguru
  • Luzeera : 50-60cm inguru
  • Pisua: 1kg inguru
  • Lodiera: 4-5 cm inguru

Instalazioa aldatu

Frontoi Luzean jokatzen den jokamoldeak dira hauek, instalazio hau, frontisa, ezker horma, errebotea, kantxa eta kontrakantxaz osatuta dago. Hauek dira zati desberdinen neurriak:[2]

  • Kontrakantxa: 3,5 metroko inguru sarearekin
  • Kantxaren luzera: 54 metro
  • Kantxaren zabalera: 10 metro.
  • Frontisaren altuera: 10 metro.
  • Frontisaren zabalera: 11 metro.

Frontisaren goiko eta beheko aldeak debekatutako espazioak dira, betan koltxoiak kokatzen dira, pilotak hemen jotzen badu tantoa aurkariarentzat izango da. Koltxoi hauen mugak markatzeko txapa izeneko egiturak daude, goiko eta beheko txapez gain frontisaren alboan ere txapa bat dago, kontrakantxaren marraren goranzko jarraipena dena. Txapa frontisaren material ezberdinez eginda dago, normalean metalezkoa izan ohi da, pilotak hemen jotzen badu soinu desberdina egingo du eta epaileak txarra dela esango du.

  • Beheko txaparen altuera: 60 zentimetro
  • Goiko txaparen altuera: 10 metrora.
  • Alboko txapa: ezker paretatik 11 metrora.

Kantxan marra batzuk daude, marra horien arteko lekuari "Koadroa" deritzogu, koadroak zenbakiz markatuta daude, zenbakiak ezker horman margotuta daude. Hauek sakea nondik nora egin behar den argitzen dute. Marrak frontisari paralelo daude, hau da, kantxa zabalean zeharkatuz.

  • Zenbakien arteko distantzia: 4 metroko tartea dago.
  • Faltako marraren distantzia: 14 metro – 4 koadro
  • Luzeko marraren distantzia: 24,5 metro – 7 koadro

Arauak aldatu

Sakea aldatu

Gehienetan 7. koadroan dago Pasa marka.sakea, sake marraren atzetik egin beharko da (11. marran), frontisean jo eta falta marraren (frontisetik 14 metrora – 4.koadroa) eta luze marraren (frontisetik 24,5 metrora-7.koadroa) artean sartu beharko da, bestela sakea txartzat joko da. Pilotak frontisa ukitu baino lehen ezker pareta ukitu dezake.

Sakea falta marrara heltzen ez bada, tantoa beste taldearentzat izango da luze marratik pasatzen bada sakalariak beste sake bat egiteko aukera izango du. Bi sake bakarrik egin daitezke, bigarren sake hori falta eta luze marren artean sartzen ez bada, tantoa beste taldearentzat izango da.

Honen ondoren beste taldeak jo eta tantoa jokatzen da. Beste pilotarien kokapena garrantzitsua da. Pilotariak nahi duen moduan kokatzen dira, normalean ezker paretari pegatuta egoten dira, pilota hara badoa jotzea zailagoa baita.

Jokalarien kokapena aldatu

Pilotariak kantxatik atera daitezke pilotari emateko, botea barnean eman badu. Pilotariak kantxan non kokatu behar direnari buruzko araurik ez dago. Buruz burukoan ez dago postu espezifikorik ere, binaka aurrelariak eta atzelariak dauden bezala.

Tanto amaierak aldatu

Modu bat baino gehiago dago tanto bat lortzeko. Tantoa lortuko da aurkariak pilota jotzean frontisera ez bada heltzen. Tantoa izango da ere frontisean eman eta lehen botea kantxatik ematen badu, edo behe zein goi txapatik gora baldin badoa. Pilotak bi bote ematen baditu ere, tantoa izango da. Tanto bakoitzak puntu bat ematen dio taldeari. Partiduak 22 tantora jokatzen dira, taldetako bat puntuazio honetara heltzean partidua amaitutzat ematen da.

Kolpe motak aldatu

Banakako palan, bi formatara jo daiteke pilota, aurreko aldearein edo atzealdearekin (Reves / Derecho)

Jokalariak beraien interesera jokatzen duen aldearekin ematen die pilotari, baina ohikoena aurrealdearekin ematea da. Ia kolpe guztiak gerritik beherakoak izaten dira, hau da, palaren ibilbidea behetik gorakoa da, baina beste batzuetan pilota alboz edo goitik bera ere ematen da, horiek tantoa ahalik azkarren egiteko eta pilotari abiadura emateko dira nahiz eta jokoan txarto ikusiak diren (bi pareta...).

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Pala corta | Federación Internacional de Pelota Vasca. (Noiz kontsultatua: 2024-01-17).
  2. «Modalidades | euskalpilota.org» www.euskalpilota.org (Noiz kontsultatua: 2024-01-17).