Paint It, Black Mick Jagger eta Keith Richardsek euren talderako, The Rolling Stones, idatzitako rock kanta da. Ingalaterran single moduan aurkeztu zen eta Amerikan Aftermath disko barruan. Izan ere, disko honek edizio desberdinak izan zituen herrialdearen arabera. Dena den, musika zerrenden jaun ta jabe izan zen atlantikoaren bi aldetan.

Paint It, Black
The Rolling Stonesen singlea
Egilea(k)The Rolling Stones
Argitaratze-data1966
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoarock
Hizkuntzaingelesa
DiskoetxeaElektra Records
TonoaFa minor
Deskribapena
Honen parte daAftermath
Ekoizpena
EkoizleaAndrew Loog Oldham
HitzakMick Jagger eta Keith Richards
Bestelako lanak
MusikagileaMick Jagger
Keith Richards

Discogs: 446645 Edit the value on Wikidata
HitzakMetroLyrics
BideoaYouTube
The Rolling Stonesen kronologia
Tobacco Road (en) Itzuli eta Handbags and Gladrags (en) Itzuli Paint It, Black Mother's Little Helper

Abestia aldatu

Nahiz eta Jagger eta Richards kantaren idazle nagusiak izan, talde osoak hartu zuen parte bere konposaketan. Charlie Wattsek bateria oinarria eskeini zuen, eta Brian Jonesek sitararen riffarekin.

2004an, Rolling Stone aldiazkariak 174. postuan kokatu zuen Paint it Black "Historiako 500 abestirik onenen zerrendan".

The Mighty Lemon Drops, The Vines, Los Salvajes eta M-Clan taldeek abesti hoenen bertsioak egin dituzte, azkenengoko biek erderaz "Todo negro" tituluarekin.

Lotura Kulturalak aldatu

Normalean Paint It, Black Vietnameko Gerrarekin lotzen da, gai honetako pelikula askoren soinu bandetan agertu delako, besteak beste, Stanley Kubriken Full Metal Jacket eta Francis Ford Coppolaren Apocalypse Now pelikuletan.

Kanpo Loturak aldatu

Kanpo estekak aldatu