Pahlavi edo pehlevi persiarrek K.a. II. mendetik Islama nagusitu zen arte (VII. mendea) erabili zuten alfabeto-mota da.

Pahlavi alfabetoa

Pahlavi aramear alfabetoan oinarrituta zegoen, eta hiru molde nagusi izan zituen. Eskuinetik ezkerrera idazten zen, eta, 19-20 letra erabili bazituzten ere, berrogeita hamar letra molde berezi agertzen dira Avesta edo zoroastrismoaren erlijio-liburuetan. Zenbaitetan, jatorrizko forma aramearra gorde zuten pahlavi-idazleek adiera bereko baina hots desberdineko hitzak idazterakoan. Adibidez, arameerazko m-l-k (malka «errege») idazten zuten persierazko sha («errege») adierazteko. Ideograma moduko idazketa-forma horiek zirela eta, guztiz zaila bihurtu zitzaien arrotzei pahlavi-testuak ulertzea.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu