Pablo Yanguas Bermejo (Cintruénigo, 1886ko urtarrilaren 21a - Alfaro, 1936ko abuztuaren 13a) nafar politikaria izan zen.[1]

Pablo Yanguas
Bizitza
JaiotzaCintruénigo1886ko urtarrilaren 21a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaAlfaro1936ko abuztuaren 13a (50 urte)
Heriotza moduagiza hilketa
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta nekazaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaAlderdi Errepublikano Demokratiko Federala
Izquierda Republicana

Lanbidez laboraria, Nafarroan Partido Republicano Democrático Federal alderdia sortu zuen. 1936ko hauteskundeetan jaioterriko alkate izateko aurkeztu zen. Francisca Chivite ezkondu eta lau seme-alaba izan zituzten: Lucio, Julia, Natividad eta María Paz.

Gerra Zibila piztean, Izquierda Republicanako kidea izan zen eta 1936ko abuztuaren 13an Alfaron erail zuten beste 12 lagunekin batera.[2]

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Serrano Izko, Bixente. (2006). Navarra. Las tramas de la história. Iruñea: Euskara Kultur Elkargoa ISBN 84-932845-9-9..
  2. Egile asko. (2004). Navarra 1936. De la esperanza al terror. Tafalla: Altaffaylla ISBN 84-930957-9-6..
  Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.