Pablo Sorozabal

musikagile euskal herritarra (1897-1988)

Pablo Sorozabal Mariezkurrena (Donostia, Gipuzkoa, 1897ko irailaren 18a - Madril, Espainia, 1988ko abenduaren 26a) musika-konpositorea izan zen.

Pablo Sorozabal

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPablo Sorozábal Mariezkurrena
JaiotzaDonostia1897ko irailaren 18a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaMadril1988ko abenduaren 28a (91 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Irakaslea(k)Beltran Pagola
Jarduerak
Jarduerakorkestra zuzendaria, musikagilea eta piano-jotzailea
Genero artistikoaopera
zarzuela
sardana
Musika instrumentuapianoa

IMDB: nm0815153 Musicbrainz: e61fbd9f-2666-4e7a-9c81-99e6775118be Discogs: 837673 Edit the value on Wikidata

Aparteko joera erakutsi zuen genero lirikorako: "Katiuska" eta "La tabernera del puerto" zarzuelak, operetak eta "Adiós a la bohemia" opera idatzi zituen. Gernika hileta martxa ondu zuen (Euzko illen ibilketa), Gernikaren eta euskaldunen gerra tragediaren ikur.

Biografia aldatu

Langile-familia euskaldun batean jaio zen. Berbera euskaldun hutsa izan zen hamaika urte arte, gerora erdaldundu eta euskara asko galdu bazuen ere, saminez kontatu zuenez.[1] Euskalerriaren Adiskideen Elkarteari esker, Pablok doan ikasi zuen solfeoa, baita instrumentu batzuk jotzen ere. Donostian egin zituen biolin eta piano ikasketak Alfredo Larrocha eta Manuel Cendoyarekin. Gaztaroan, kafetegiz kafetegi eta kabaretez kabaret ibili zen biolina jotzen, bizimodua ateratzeko.

Udal-beka bati esker, Alemaniara joan zen goi-mailako ikasketak egitera. Konposizio eta orkestra-zuzendaritza ikasketak egin zituen Stephan Krell eta Hans Sittekin Leipzigen. Geroago 1931. urtean Katiuska zarzuela estreinatu zuen arrakasta handiz, eta musika mota hori egin zuen aurrerantzean. Urte berean Orfeoi Donostiarraren zuzendaritza hartu zuen.

1945. urtean Madrilgo orkestra filarmonikoko zuzendari izendatu zuten. Musika sinfonikoa landu bazuen ere, zarzuelek eman zioten ospea. Nortasun sendoko gizona zen, eta aurka egin zion beti garai hartan musikak eta musika irakaskuntzak bizi zuen egoera kaskarrari. Bere bizitzako azken urteetan baztertu samar bizi izan zen, eta ezin izan zituen lan guztiak aurkeztu.

Zarzuela aipagarrienak: El adiós a la bohemia (1933); La del manojo de rosas (1934); La tabernera del puerto (1936); Black el payaso (1941); Don Manolito (1942); La eterna canción (1945).

Bestalde, Juan José opera idatzi zuen, 2009an Donostian estreinatu zena; Victoriana (1951) musika lana, Tomás Luis de Victoriaren omenez; filmetarako musika, Marcelino pan y vino eta Jai Alai, besteak beste; Albénizen Pepita Jiménez partituraren orkestratzea; Gernika sinfonia, hileta gisa moldatua; eta kantuak, Batelarien zortzikoa, Bi eusko abesti, Irugarren kalez kale, eta korurako eta txisturako Kalez-kale, besteak beste.

Erreferentziak aldatu

  1. «Pablo Sorozabal euskal musikalaria» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-08-08).

Kanpo estekak aldatu