PFC Ludogorets Razgrad

PFC Ludogorets Razgrad (bulgarieraz ПФК Лудогорец Разград, "Beroe Stara Zagora Futbol Klub Profesionala"), Bulgariako futbol taldea da, Razgrad hirikoa. Bulgariako azken 5 ligak irabazi ditu eta bi Kopa ere bai.

PFC Ludogorets Razgrad
Ezizena(k)Зелените (berdeak)
Sorrera1945
Futbol zelaiaLudogorets Arena
edukiera: 6.000 lagun
inaugurazioa: 2011
PresidenteaBulgaria Aleksandar Aleksandrov
EntrenatzaileaEslovenia Ante Šimundža
LigaBulgariako Liga
2022-231.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Ludogorets Europa League txapelketan 2014ean.
Ludogorets taldeko maskota, Fortuna arranoa.

Historia aldatu

Bulgarian nagusi aldatu

Ludogorie Football Club izenarekin sortu zen 2001 urtean. 2009-10 denboraldian bigarren mailara igotzea lortu zuen eta 2010an 1945ean sortua zen Ludogorets Razgrad taldearen lizentzia eskuratu zuen. 2012tik aurrera 11 liga (guztiak jarraian) eta 2 kopa irabazi ditu, Bulgariako talde onena bihurtu da beraz. Puntu kopuru handiko aldeaz irabazi ditu liga gehienak, 2021-22 denboraldian esate baterako 21 puntu atera zizkion bigarrenari.

Europako txapelketak aldatu

2013-14 denboraldian Txapeldunen Ligako ligaxkarako play-offetan kanporatu zuten eta ondoren UEFA Europa Leagueko ligaxkan sartu zuten PSV Eindhoven, Dinamo Zagreb eta Chornomorets Odesarekin. Ligaxkako lehen postua eskuratu zuen, ondoren Lazio kanporatu eta final hamaseirenetan Valentziak itxi zion bidea etxean 0-3 eta kanpoan 1-0 galduta.

2014-15 denboraldian hainbat kanporaketa pasa ondoren ligaxka fasean aritu zen Real Madril, Liverpool eta Baselekin. Partida bakarra irabazi zuen, 1-0 Baselen aurka etxean.

Uniformea aldatu

     
 
 
 
2017-2018
     
 
 
 
2018-2019
     
 
 
 
2019-2020
     
 
 
 
2020-2021
     
 
 
 
2021-2023

Palmaresa aldatu

Bulgarian: 20 aldatu

  • Liga (12): 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019, 2020, 2021, 2022, 2023.
  • Kopa (3): 2012, 2014, 2023.
  • Bulgariako Superkopa (5): 2012, 2014, 2018, 2019, 2021.

Europan: 0 aldatu

Kanpo estekak aldatu