Párvusz (1981eko martxoaren 1an Norbert Kiss[1] bezala jaioa) hungariar artista grafiko bat da.

Párvusz

Bizitza
JaiotzaBudapest1981eko martxoaren 1a (43 urte)
Herrialdea Hungaria
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta artista grafikoa

Estiloa eta margolanak aldatu

 
Párvuszen margolanak Norvegian.

Bere ikasketak Budapest eta Szeged[2][3] hirietan burutu zituen. Orokorrean Párvuszen artea tinta txinatarra eta aldika erabiltzen duen akuarelan oinarritzen da, baina oinarrizko koloreak beltza eta zuria dira.

Endre Szász eta Maurits Cornelis Escher artistek bere artearengan eragina izan zuten eta 2004ean bere izenpeko bi margolan egin ondoren bere berezko estiloa aurkitu zuen. 2005an Laponiara joan zen, gerora Hungariara itzuli eta laponiar zeinuak marrazteari ekin zion[4]. Garai honetako margolanik onena Norvegian saldu zuen Mona Lisa saamia izan zen. 2007an bere zazpi margolan Tromsø hiriko norvegiar aretoan erakutsi ziren[5]. 2009an beste arte mota bat aurkitu zuen, honela egur grabaketarekin hasi zelarik.


Bere lanak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Párvusz