Páramo de Masa

Burgosko eremu soildua

Páramo de Masa edo Masako eremua Burgosko probintziako iparraldean dagoen eskualde naturala da, Alfoz de Burgos eta Páramos eskualdeen artean dagoena. Barnean Merindad de Río Ubierna, Los Altos, Valle de Sedano eta Tubilla del Agua udalerriak ditu. Cernégula, Quintanaloma, Villalta eta Poza de la Saletik heldu daiteke.

Páramo de Masa
Datu orokorrak
Garaiera1.130 m
Motanatural region (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak42°37′02″N 3°43′44″W / 42.617132°N 3.7288406°W / 42.617132; -3.7288406
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
Probintzia Burgosko probintzia

Bataz beste 1.000 metro baino gehiagoko altueran kokatuta, kareharrizko eremu honetan zuhaitzik ez dago apenas eta landare mota gutxi; txilar gorria, ainar purpura eta ezkaia beste landarerik ez da izaten. oso aromatikoak izaten dira horiek udan.

Altoteiro (1175 m.)[1]

Altoteiro-ko puntan mendi-postontzi bat dago (Alto Teixo edo La Mojoya ere deitzen zaio), 1175 metrotan dago Masako paramoan. 1980ko martxoan jarri zuen Club Mirandés de Montañak, Félix Rodriguez de la Fuente lagunaren oroimenean. Poza de la Saletik Altoteiro-ra oinez igotzeko bidea badago.[1]

Akuiferoak aldatu

Puntu batzuetan, lurzoru harritsua hondoratu egin da, eta lurrazpiko akuifero zabal batzuetako urak azaleratu dira. Eremuaren hegaletan azaleratzen dira, eta batzuetan ur-ekarpen handiarekin, Tubilla del Agua ibarrean gertatzen den bezala, Errudron ibarrean, La Calderona, La Fuentona edo Txurron bezalako iturburuekin.

Jatorri karstikoko aintzirak aldatu

Garrantzitsuenak Pola Vieja, Venta Parra eta Cernégula dira.

 
Villalta herrizka ezkerraldean. Gogorra izaten da negua Masako eremuan.

Fauna aldatu

Estepako hegaztientzako habitat aproposa: Ezkai-txinboa, kalandria, alondra, basoilo txikia eta atalarra.

Portugalgo pirripioaren, basoiloaren eta mirotz urdinaren ale urrietako batzuk ere badaude.

Lehergailu-fabrika aldatu

Quintanilla-Sobresierran, Masako eremuko lehergaien fabrika dago, Explosivos de Burgos (EDB) enpresarena. Enpresa hori EXPAL taldekoa da (Explosivos Alaveses, S. A), eta, aldi berean, Espainiako Unión Española de Explosivos taldekoa da, Grupo Pallas Investment taldeko zati bat dena (Swiss Bank, AGF, Credit Lyonnais eta Elf Aquitaine).

Erreferentziak aldatu

  1. a b Zález. (2014-02-01). «ZáLeZ: De Poza de la Sal al Altoteiro/Alto teixo/La Mojoya» ZáLeZ (Noiz kontsultatua: 2022-07-29).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu