Oxirrinko, Per-Medyeden greziartutako izena da, Goi Egiptoko XIX. nomoko antzinako hiri bat, egugno El-Bahnasa (Minia probintzia), Kairotik 160 kilometro inguru hegomendebaldera dagoena, Bahr-Yusef edo Joseren Kanalaren ezkerraldeko ertzean.

  • Izen egiptoarra: Per-Medyed. Izen greziarra: Oxirrinko (Ὀξύρυγχος). Izen arabiarra: El-Bahnasa
Euklidesen Elementuak lanaren txatal bat, papiroan idatzia, Oxirrinkoko aztarnategian aurkitua.

Inguru honetan, aztarnategi arkeologiko garrantzitsu bat dago, hasieran Vivant Denonek identifikatua, Napoleonekin batera, Egiptora, jeneralaren espedizio militar eta zientifikoan joan zen adituetako bat (1799-1802)

Historia aldatu

Garai helenistikoan, eskualde hiriburu garrantzitsu bat zen, Egiptoko hirugarren hiririk handiena. Egipto kristautua izan ondoren, bere eliza eta monasterio ugariengatik ospetsu izatera iritsi zen. Hiriak, nabarmena izaten jarraitzen zuen erromatar eta bizantziar garaian, pixkana-pixkana gainbehera joan zen arren. Arabiarrek Egipto inbaditu ondoren, 641ean, hiria, utzia izan zen, bere beharra zuen kanalaren zaintza faltaren ondorioz.

Aztarnategi arkeologikoa aldatu

 
Platonen Errepublikaren txatala, Oxirrinkon aurkitutako papiroa.

Vivant Denonek, hondakinen marrazkiak argitaratu zituen, ohorezko zutabe baten ikuspegia nabarmenduz (Denon 1802). Aztarnategia, ez zen berriz esploratu 1897 arte, S. P. Grenfellek eta S. Huntek, papiro bila indusketa kanpaina bat hasi zuten arte, horietako milaka eta milaka aurkitu zirelarik (gehienak grezieraz idatziak) eta Ingalaterrara eramanak, Oxyrrinchus Papyri bezala argitaratu zirelarik.

Aztarnategia, 1920ko hamarkadan industu zuen Flinders Petriek, antzokia eta hilobiren batzuk aurkituz, Fokas bizantziar enperadoreari eskaintza bat zeraman ohorezko zutabe bat eta kolomadi bat dokumentatu zituen. Aztarnategiaren kokapen planoa ere egin zuen.

Oxirrinkoko aztarnategiaren suntsipena, geroz eta azkarrago zihoan: ateratako harriak, zatituak eta kare bihurtuak ziren, papiroak eta beste objektu artistiko eta balio arkeologikoko batzuk, antigoaleko gauzen azokan salduak ziren (Petrie. 1925).

1930eko hamarkadan, Evaristo Brecciak, indusketa berriak egin zituen Alexandriako Museoarentzat. Ondoren, aztarnategi arkeologikoa, ia erabat utzia geratu zen, eta, urte askotan zehar, legez kanpoko espoliatzaileek eginiko aurkikuntzei buruzko berriak baino ez daude.

1992an, Egiptoko Antigoaleko Gauzen Zerbitzuak eta Bartzelonako Unibertsitateak, Oxirrinkon lan arkeologikoak egiteko elkarlanean aritzea adostu zuten, Josep Padrók zuzenduak izan zirelarik, elkarzuzendari bezala, Mahmud Hanza aritu zelarik.

Oxirrinko arraina aldatu

Egiptoar tradizioaren arabera, oxirrinko arraina, hiri honekin lotua zegoen. El-Fayumen, animalia sakratutzat hartzen zen. Uste zenez, Osirisen zaurietatik sortu zen. Heliopoliseko teologiaren arabera, oxirrinko arraina izan zen Osirisen zakila jan zuena, bere anaia Sethek Osirisi zakila moztu ondoren. Honela, grekoerromatar garaian, jainkoarenganako errespetuagatik, ez zen arrainik jan behar. Behi adar, uraeus eta eguzki diska batek osatutako buruko batekin irudikatzen zen.

Dokumentazioa aldatu

Padró, Josep: Excavaciones en Oxirrinco (Oxirrinkoko Kataluniar-Egiptoar misio bateratuaren zuzendaria)

Kanpo estekak aldatu

28°32′09″N 30°39′19″E / 28.535969°N 30.655336°E / 28.535969; 30.655336