Oturuntza otordu arranditsu eta formala da, gonbidatuak dituena eta jaki askoz osatutakoa. Pribatua edo publikoa izan daiteke, eta gehienetan jatetxeetan egiten dira, nahiz eta kalean edo etxean ere egin daitezkeen.

Otorduak
Otorduak
GosariaHamaiketakoaBazkariaAskariaAfari-meriendaAfariaSorgin-afaria
Jakiak
JanaurrekoaKoktelaZizka-mizkakHasierakoaJaki nagusiaAzkenburukoaBazkalondoaPintxoa

Oturuntzetan jateko ekintza zerbait ospatzeko erabiltzen da, dela jaiegun garrantzitsu bat dela zeremoniaren bat, batez ere ezkontza, jaiotza edo hileta.

Oturuntza antolatu, deitu eta ordaintzen duenari "gonbidatzaile" deritzo; bestalde, oturuntzan omenaldia jasotzen duen pertsona gonbidatzailea bera izan daiteke, baina normalean beste pertsona bat izaten da.

Euskal Herrian ohitura izan da oturuntzetan asetu arte jatea eta edatea, eta gehiegi jan edota edatea ere, ez da batere arraroa izan.

Kanpo estekak aldatu