Otsondo edo Otxondo Nafarroa Garaiko mendatea da, Urdazubi eta Amaiur herrien artean dagoena, 602 metroko garaieran. N-121-B errepidea handik pasatzen da. Bidasoko eta Urdazuriko uren banalerroan dago.

Otsondo
Datu orokorrak
Garaiera602 m
Motamendate
Geografia
Map
Koordenatuak43°14′N 1°29′W / 43.24°N 1.49°W / 43.24; -1.49
MendikateaPirinioak

Historia aldatu

Otsondoren magalean gertatu zen Amaiurko bataila historikoa 1522an, Noaingo gudua galdu ondoren Nafarroako noble eta zaldun batzuk herri horretako gazteluan gotortu zirelarik, erresumako independentziaren alde borrokan jarraitzeko asmoz.[1] 1813an, berriz, frantziarren eta britainiarren arteko borrokaldi latzaren gudulekua izan zen.[2]

1840ko hamarkadan, Nafarroako Foru Aldundiak Iruñearen eta Dantxarinearen arteko errepidea (N-121) eraiki zuen Otsondoko lepotik barrena. Garraiatzen ziren salgaien gaineko bidesariak ezarri ziren obrak finantzatzeko; bidesariak kobratzeko zortzi kate edo ordainleku jarri ziren, horietako bat Amaiurren.[3]

Espainiako Gerra Zibilaren ondoren, P lerroko zenbait bunker eraiki zituzten mendatearen inguruan.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Arrizabalaga, Mikel. Alkurruntz eta Betarteko kaskoa. Berria, 2012ko urriak 5, CC-BY-SA-4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-3-19).[Betiko hautsitako esteka]
  2. San Millan, Pello. Wellington eta bertze ingles batzuk, Baztanen. Baztango haizegoa, 2016ko ekainak 8, baztangohaizegoa.wordpress.com (Noiz kontsultatua: 2021-3-19).
  3. Santamaria, Lander; Ondikol, J.M.. Las comunicaciones con Francia y la N-121-A. Diario de Noticias, 2020ko martxoak 16, noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2021-3-19).
  4. Calonge, Lorenzo. Las 6.000 fortificaciones sin estrenar de Franco. El Pais, 2018ko maiatzak 1, elpais.com (Noiz kontsultatua: 2021-3-19).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu