Otala Zelai

Aretxabaletako parkea

Otala Zelai Aretxabaletako Aozaratza auzoan dagoen parke bat da. Otalora dorretxetik gertu aurkitzen da, hortik datorkio izena. Beste hainbat ekitaldiren artean, maiatzean Otala Zelai eguna eta Otala Zelaiko krosa izaten dira.

Otala Zelai
Motaparke
Geografia
Map
Koordenatuak43°01′44″N 2°29′44″W / 43.0287881°N 2.4955276°W / 43.0287881; -2.4955276
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
EskualdeaDebagoiena
UdalerriaAretxabaleta

Deskribapena aldatu

Aretxabaletatik Otalora dorretxera eta Urkuluko uharkara igotzeko dagoen antzinako bidean aurkitzen da, aldaparen gainaldean. Haritz handiak dauden zelaia da eta iturri bat ere badu[1].

Joseba Larrinaga Mardo maratoilari paralinpikoaren omenez landatutako zuhaitz bat dago albo batean[2]. Aretxabaletako korrikalariak zilarrezko domina eskuratu zuen Atlantako Jokoetan eta 2013. urtean hil zen bizikletan ari zela auto batek jota[3].

Ekitaldiak aldatu

Aretxabaletarren artean toki ezaguna da Otala Zelai. Uda aldean kultur ekitaldiak egiten dira; bertso saioak, aire libreko kontzertuak eta abar.[4][5]

Otala Zelai eguna aldatu

Maiatzeko hirugarren igandean Otala Zelai eguna ospatzen da eta programazio zabala antolatzen da; erromeria, haurren arteko lasterketak, jolasak, animaliak, paella lehiaketa, herri bazkaria...[6][7] Otala Zelaiko krosa ere egun horretan izaten da.

Otala Zelaiko krosa aldatu

Otala Zelai egunean jokatzen den kros herrikoia da. 8.400 metrotako ibilbidea osatzen dute korrikalariek[8]. 1979. urtean izan zuen aurreneko ekitaldia eta urtero jokatu izan da[9]. COVID-19 pandemiaren eraginez soilik izan du etenaldia. 2013. urtetik aurrera Otala Zelai Kros Herrikoia - Joseba "Mardo" oroimenez izena du[10] eta 2018an 50. ekitaldia jokatu zen[11].

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «Otala Zelai (Aretxabaleta)» Jolasparkeak 2018-03-01 (Noiz kontsultatua: 2021-11-04).
  2. «Joseba Larrinagari agur hunkigarria Otala-Zelain - Aretxabaleta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-05).
  3. Berria. «Joseba Larrinaga atleta paralinpiar ohia da atzo Aramaion auto batek jota hil zen txirrindularia» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-11-04).
  4. «Bertsoz musikatu dute Otala Zelai - Aretxabaleta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-04).
  5. «Petti eta John Galdos musikariak bihar, Otala Zelain - Aretxabaleta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-04).
  6. «Otala Zelai eguna ospatuko dute domekan Aozaratzako zelaian - Aretxabaleta - 2019-05-12» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-04).
  7. «Otala Zelai eguna» Aretxabaletako Udala (Noiz kontsultatua: 2021-11-04).
  8. «XXXI. OTALA ZELAIKO KROSA - 2009» Lasterketak.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-04).
  9. U.D.A. Kirol Ekartea. (1996). UDAk 50 urte. Kutxa Fundazioa. SS-1185/96.
  10. (Gaztelaniaz) Gipuzkoa, Noticias de. «Una marcha en homenaje a Larrinaga» www.noticiasdegipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-04).
  11. «XL. OTALA ZELAI KROS HERRIKOIA - JOSEBA "MARDO" OROIMENEZ - 2018» Lasterketak.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-04).

Kanpo estekak aldatu