Oswald Spengler (Blankenburg, Alemania, 1880ko maiatzaren 29a - Munich, Alemania, 1936ko maiatzaren 8a) filosofoa izan zen.

Oswald Spengler

Bizitza
JaiotzaBlankenburg1880ko maiatzaren 29a
Herrialdea Alemania
HeriotzaMunich1936ko maiatzaren 8a (55 urte)
Hobiratze lekuaNordfriedhof (en) Itzuli
Heriotza modua: bihotz-gutxiegitasuna
Familia
Ezkontidea(k)ezkongabea
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Halle-Wittenberg (en) Itzuli Doktoretza : filosofia
Berlingo Humboldt Unibertsitatea
Municheko Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoktoretza
Tesi zuzendariaAlois Riehl (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria, filosofoa, soziologoa, matematikaria eta idazlea
Lan nabarmenak
InfluentziakJohann Wolfgang von Goethe
MugimenduaConservative Revolution (en) Itzuli

Discogs: 3591498 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

1904an, doktoretza eskuratu zuen Hallen, eta 1911 arte eskola-irakasle izan zen. 1911n, Municha joan zen, eta bere lan nagusia, Der Untergang, idazten hasi. Historizismoaren teorialari nagusietakoa izan zen, eta Nietzschek eta Diltheyk eragin handia izan zuten haren pentsaeran. Spenglerrek gizartearen aurrerabidearen mitoa baztertu zuen, eta historia kultura-ziklotan antolatua dela zioen; hala, kulturaren garapena organismo bizienarekin alderatzen zuen, eta lau aro edo aldi bereizi zituen (gaztaroa, helduaroa, zahartzaroa eta heriotza), eta Mendebaldeko kulturaren gainbehera edo zahartzaroa hasia zela zioen. Naziek haren teoria batzuk aintzat hartu zituzten hasieran, baina, oro har, kritika asko jaso zituen.

Besteak beste, hona haren bi idazlan: Der Untergang des Abendlandes (1920, Sartaldearen gainbehera); Der Mensch und die Technik (1931, Gizakia eta teknika).

Erreferentziak aldatu