Ostea (latinetik, hostis, “etsai”), Erdi Aroan, errege, jaun feudal edo kontzeju baten armada zen, espedizio militar bat egiteko antolatzen zena; errege eta jaun feudalen basailuak, edo kontzejuko bizilagunak, behartuak ziren bertan parte hartzera, baldintza jakin batzuetan. XIV. mendeko Nafarroako Foru Orokorraren arabera, infantzoiek hiru egunetako jangaiak eraman behar zituten armadara; hirugarren egunetik aurrera, etxera itzul zitezkeen. Borrokan segitzea erabakitzen bazuten, erregearen gain zegoen jatekoa ordaintzea. Bilauen zerbitzua, berriz, doakoa eta etengabekoa zen, gudaldia amaitu arte.[1]

Erdi Aroko oste bat Dinango setioan, Bayeuxko tapiza

Erreferentziak aldatu

  1. Jimeno Aranguren, Roldan. Servicio de armas en los fueros medievales de Vasconia: fonsado/hueste, cabalgada y apellido. Iura vasconiae: revista de derecho histórico y autonómico de Vasconia, ISSN 1699-5376, 4. zenbakia, 2007, 33-66. orrialdeak (Noiz kontsultatua: 2018-11-28).

Kanpo estekak aldatu