Laiotz
ipar hemisferioan mendi baten ipar isurialdea
(«Ospel (laiotza)» orritik birbideratua)
Laiotza[1], ospela, ainubea edo uspela eguzki-erradiazio txikiena jasotzen duen mendialdea da. Ipar hemisferioan mendi baten ipar isurialdea da, eta hegoaldekoa baino hotzago eta ilunagoa izaten da; hego hemisferioan, berriz, hego isurialdea izaten da.[2] Kontrakoa denari —eguzki gehien jotzen duen isurialdeari— egutera deritzo.
Iparraldeko orientazioak itzal handiagoa du, hezetasuna hobeto kontserbatzen da, eta hotzagoa izaten da.
Sinonimoak aldatu
Ainubea Bizkaian eta uspela Ipar Euskal Herrian erabiltzen da. Lehen forma Zaindu maite duzun hori Ruper Ordorikaren kantuaren hitzetan agertzen da[3].
« |
Kantu leunak |
» |
Erreferentziak aldatu
- ↑ «Laiotz». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2021-7-20.)
- ↑ (Katalanez) «obac» L'Enciclopèdia.cat. Bartzelona: Grup Enciclopèdia Catalana http://www.enciclopedia.cat/EC-GEC-0196990.xml.
- ↑ «Zaindu maite duzun hori» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-26).
Kanpo estekak aldatu
Wikiztegian orri bat dago honi buruz: laiotz . |