Ospel (gaixotasuna)

Hotzak edota hezetasunak azalean sortutako hantura
Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Ospel (argipena)»

Ospela edo azkordina —izen teknikoz, eritema pernioa[1]— larruazal azpiko hantura da. Hazgalea eragiten du. Denbora luzez hotzaren eta hezetasunaren eraginez sortzen da. Eragina bat bateko tenperatura aldaketa izan daiteke. Agertzen denean, euskaraz, "ospelak atera" esaten zaio.

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Ospel (gaixotasuna)
Deskribapena
Motatraumatismoa
cold injury (en) Itzuli
Espezialitateafamilia-medikuntza
Identifikatzaileak
GNS-10T69.1
GNS-9991.5
DiseasesDB31219
MeSHD002647
Ospelak behatzetan aterata.

Ezaugarriak aldatu

Gorputzaren atal gutxi batzuetan agertzen da, batez ere oinetan, eskuetan, behatzetan, sudurrean eta belarrietan. Hotza amaitzen denean hantura berez senda daiteke, tratamendu gabe, hiru astetan. Bitartean, egokia da erasandako aldeak bero edukitzea eta, askotan, hazgalea kentzeko ukendu bat ematea.

Aholkuak aldatu

  • Ospelak ez izateko ona da gorputzaren atal bat oso hotz baldin badago, ez urratzea eta ezta ere bat batean berotzea.
  • Hobe, etxean, gorputza berez poliki-poliki berotzea. Batzuetan prozesua orduetakoa izan daiteke.
  • Prebentzio moduan atal ahulenak babestea egokia izan daiteke.
  • Kasu zailetan nifedipina erabiltzen da.
  • Ariketa fisikoa ere oso garrantzitsua da. Gaitza hau gehiago ematen baita pertsona sedentarioengana. Aire librean kirola egitea ere oso ona izan daiteke: bizikletaz ibiltzea, korrika egitea... Ospelak zirkulazio-aparatuaren ondoriozko arazoak dira eta, horregatik, horrelako ariketek arazoa deuseztatzen laguntzen dute.

Erreferentziak aldatu

  1. James, William D.; Berger, Timothy G. (2006). Andrews' Diseases of the Skin: clinical Dermatology. Saunders Elsevier. ISBN 0-7216-2921-0.

Kanpo estekak aldatu

  • (Ingelesez) Cold stress, National Institute for Occupational Safety and Health.