Osasunaren ibilbidea Europan

Osasuna Euskal Herriko futbol taldea bortz aldiz aritu da Europako lehiaketetan: hiru aldiz UEFAn, behin Txapeldunen Ligan (hortik kanporatu eta gero UEFAn aritu zen) eta bertze behin Konferentzia Ligan. Lehiaketa horietan egin duen ibilbidea dago jasota artikulu honetan.

Emaitzak aldatu

Lehiaketa Parte-hartzeak Partidak Garaipenak Berdinketak Galtzeak Sartutako golak Jasotako golak
Txapeldunen Liga 1 2 0 2 0 1 1
UEFA 3 (+1) 26 11 7 7 29 21
Konferentzia Liga 1 2 0 1 1 3 4
GUZTIRA 5 30 11 10 8 33 26

Taldeak emaitza hoberenak lortu ditu 2007an UEFAko finalerdietaraino iritsiz.

Denboraldiak aldatu

1985-1986: UEFA aldatu

1984-1985eko Espainiako Ligan 6.postuan bukatu zuen taldeak eta lehenbiziko aldiz sailkatu zen Europarako.

Maila Eguna Etxekoa Emaitza Bisitaria
1 Lehen itzulia 1985.09.18   Glasgow Rangers 1-0   Osasuna
2 Lehen itzulia 1985.10.02   Osasuna 2-0   Glasgow Rangers
3 2. itzulia 1985.10.23   KSV Waregem 2-0   Osasuna
4 2. itzulia 1985.11.06   Osasuna 2-1   KSV Waregem

1991-1992: UEFA aldatu

Ligako 1990-1991ko denboraldian sailkapeneko 4. postuan kokatu zen taldea.

Maila Eguna Etxekoa Emaitza Bisitaria
5 Lehen itzulia 1991.09.11   Slavia Sofia 1-0   Osasuna
6 Lehen itzulia 1991.10.02   Osasuna 4-0   Slavia Sofia
7 2. itzulia 1991.10.22   Osasuna 0-0   VfB Stuttgart
8 2. itzulia 1991.11.05   VfB Stuttgart 2-3   Osasuna
9 Final 8ak 1991.11.27   Osasuna 0-1   Ajax Amsterdam
10 Final 8ak 1991.12.11   Ajax Amsterdam 1-0   Osasuna

2005-2006: UEFA aldatu

2004-2005eko denboraldian taldea Errege kopako txapeldunordea izan zen, bainan txapeldunak, Betis taldeak, Txapeldunen Ligako txartela lortu zuen. Ondorioz UEFAko postua Osasunarentzat izan zen.

Maila Eguna Etxekoa Emaitza Bisitaria
11 Lehen itzulia 2005.09.15   /   Stad Roazhon 3-1   Osasuna
12 Lehen itzulia 2005.09.29   Osasuna 0-0   /   Stad Roazhon

2006-2007: Txapeldunen Liga eta UEFA aldatu

Ligako 2005-2006ko denboraldia 4. postuan amaitu zuen Osasunak eta lehen aldiz sailkatu zen Europako Txapeldunen Ligarako.

Maila Eguna Etxekoa Emaitza Bisitaria
13 3. itzulia 2006.08.09   Hamburger SV 0-0   Osasuna
14 3. itzulia 2006.08.22   Osasuna 1-1   Hamburger SV

Osasuna Txapeldunen Ligatik kanporatuta, aukera izan zuen parte hartzeko UEFAko txapelketan.

Maila Eguna Etxekoa Emaitza Bisitaria
15 Lehen itzulia 2006.09.14   Trabzonspor 2-2   Osasuna
16 Lehen itzulia 2006.09.28   Osasuna 0-0   Trabzonspor
17 Liga fasea 2006.10.19   Osasuna 0-0   SC Heerenveen
18 Liga fasea 2006.11.02   Racing Club de Lens 3-1   Osasuna
19 Liga fasea 2006.11.29   Osasuna 3-1   Odense BK
20 Liga fasea 2006.12.14   Parma FC 0-3   Osasuna
21 Final 16ak 2007.02.14   Girondins de Bordeaux 0-0   Osasuna
22 Final 16ak 2007.02.22   Osasuna 1-0   Girondins de Bordeaux
23 Final 8ak 2007.03.08   Glasgow Rangers 1-1   Osasuna
24 Final 8ak 2007.03.14   Osasuna 1-0   Glasgow Rangers
25 Final laurdenak 2007.04.05   Bayer Leverkusen 0-3   Osasuna
26 Final laurdenak 2007.04.12   Osasuna 1-0   Bayer Leverkusen
27 Final erdiak 2007.04.26   Osasuna 1-0   Sevilla FC
28 Final erdiak 2007.05.03   Sevilla FC 2-0   Osasuna

2023-2024: Konferentzia Liga aldatu

Ligako 2022-2023ko denboraldia 7. postuan amaitu zuen Osasunak eta lehen aldiz sailkatu zen Konferentzia Liga jokatzeko. Bere parte-hartzea eskasa izan zen, ez baitzen lehen kanporaketatik pasatu.

Maila Eguna Etxekoa Emaitza Bisitaria
29 play-offak 2023.08.24   Osasuna 1-2   Club Brugge
30 play-offak 2023.08.31   Club Brugge 2-2   Osasuna

Aurkarien kokapena aldatu

 
Glasgow
Waregem
Sofia
Stuttgart
Amsterdam
Roazhon
Hanburgo
Trabzon
Heerenveen
Lens
Odense
Bordele
Leverkusen
Sevilla
Parma
Brujas
Osasuna
 

Herrialdeka (2023-24 arteko aurkariak kontutan hartuta):

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu