Oroit eta Sala Iparraldeko antolakunde politiko bat da. 1980ko hamarkadan ETAren eta euskal abertzaleen aurka eraman zen gerra zikinean frantses estatuak eduki zuen papera salatzeko xedea du.

Historia aldatu

Oroit eta Sala taldea 1998. urtean sortu zen, Enbata eta Ekaitza bezalako euskal aldizkariak frantses estatuaren egituretan ari ziren hainbat polizia eta funtzionario salatzeagatik zigortuak izan ondotik[1][2][3], Anai Artea eta CDDHPBaren (Ipar Euskal Herriko Giza Eskubideen Aldeko Komiteak) inguruan ziharduten militante eta abokatuen laguntzarekin[4]. Taldearen xedea frantses estatuak GALekin eta orohar gerra zikinean ukan zukeen esku-hartzeari buruzko xehetasunak biltzea eta salatzea da[5].

Hainbat salaketa ekintza eraman izan ditu. 1998ko abenduan «Estatua legez kanpo. Frantses ohitura ote?» lehen foruma eratu zuen, frantses estatua hainbat gerra zikinetan sartua egon dela salatzeko[4]. Horrez gain, Baiona Ttipiko Patxa plazan ETAko militante Joxi Lasa eta Joxean Zabala zein Iparretarrak erakundeko Jean Louis Larre "Popo"ren oroimenezko margoketa egin zuten[6]. 2009an Jon Anzaren irudia gehitu zen, eta oraino ikusten ahal da.

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu