Orlando (eleberria)

Orlando: A Biography» orritik birbideratua)

Orlando: A Biography Virginia Woolfen eleberria da, 1928ko urriaren 11n argitaratua. Woolfen maitale eta lagun mina izan zen Vita Sackville-West poeta eta eleberrigile aristokratarraren familia-historia gorabeheratsuan inspiratuta dago.

Orlando (eleberria)
Jatorria
Egilea(k)Virginia Woolf
Argitaratze-data1928
IzenburuaOrlando: A Biography eta Orlando
Jatorrizko herrialdeaErresuma Batua
OCLC297407
Ezaugarriak
Genero artistikoafantasia
Hizkuntzaingelesa
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaIngalaterra
Argumentu nagusiaLGBTa
kronologia
Farorantz Orlando (eleberria) The Waves (en) Itzuli

Orlando ustezko biografiak ingelesezko literaturaren historia kontatzen digu forma satirikoan. Orlando protagonistak sexuz aldatzen da gizonetik emakumera eta mendeetan zehar bizi da, poeta da eta bere abenturak deskribatzen zaizkigu, tartean Ingalaterrako literaturaren historiako giltzarriak ezagutuz. Klasiko feministatzat hartu izan da Orlando, liburuaz asko idatzi dute adituek, dea emakumeen idazkera eta genero eta transgenero ikasketak tarteko direla.

Sinopsia aldatu

Orlando Ingalaterran gizonezko noble gisa jaio da 16. mendean, Elisabet I.aren erregealdian. 30 bat urterekin sexu aldaketa misteriotsu bat igaroko du eta 300 urte baino gehiago bizi dira garai modernoetara, nabarmen zahartu gabe.

Lan eratorriak aldatu

2023 bitartean, ez da euskarazko itzulpenik argitaratu eleberri honena.[1]

Egokitzapen eta lan eratorriak ugari izan ditu, besteak beste Orlando filma (1993), eta Paul B. Preciadok egindako dokumentala, Orlando, nire biografia politikoa.

Erreferentziak aldatu

  1. «NorDaNor | EIZIE» nordanor.eus (Noiz kontsultatua: 2023-09-14).

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.