Orkidea tigrea Orkidazeoen familiako landare epifitoa da (Rossioglossum grande; lehen, Odontoglossum grande). Zurtoin motza eta hosto luze zabalak ditu. Zurtoinak oinean erraboila-itxurako konkorra izaten du. Hostoak aurrez aurre antolatuak izaten ditu. Atalik ikusgarriena lorea du, eta horregatik da orkidazeoetan aintzat hartuenetakoa. Sei orriko lorea du; horietako hiru luze estuak dira, kolorez hori marroiak; bi luze zabalak, erdi bat horia eta beste erdia marroia dutenak, eta seigarrena, txirla baten itxurakoa, kolorez zuri-gorria. Mexikotik Hondurasera bitartean hazten da. Lorategietako apaingarri gisa lantzen da.

Orkidea tigre
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaAsparagales
FamiliaOrchidaceae
LeinuaCymbidieae
GeneroaRossioglossum
Espeziea Rossioglossum grande

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu