Orkestra lurtarra

Harkaitz Cano, Jokin Mitxelena, Elkar, 2013

Orkestra lurtarra, Harkaitz Canok euskaraz idatzitako haurrentzako ipuina da, Jokin Mitxelenaren ilustrazioak dituena. Elkarrek argitaratu zuen 2013an, Xaguxar izeneko sailean. Idazleak, 2014an, Euskarazko Haur eta Gazte Literatura Saria irabazi zuen liburu honekin. Hasieran, Berriako Mantangorri gehigarrian banaka argitaratu ziren atalak .[1]

Orkestra lurtarra
Audioa
Harkaitz Cano idazlea, "Orkestra lurtarra" liburuaren pasarte bat irakurtzen.
Datuak
IdazleaHarkaitz Cano
Argitaratze-data2013
GeneroaIpuina
Jatorrizko izenburuaOrkestra lurtarra
HizkuntzaEuskara
ArgitaletxeaElkar
HerrialdeaEuskal Herria
IlustratzaileaJokin Mitxelena
BildumaXaguxar
Orrialdeak99 or.
ISBN978-84-9027-077-6

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Kontaketaren hariak orkestra baten sortzeaz, bilakatzeaz eta amaieraz dihardu, hiru une horietan sentitu eta bizitzen direnak esplizituki azaltzen ditu. Manuk orkestra bat sortu nahi du eta bertan joko duten lagunen bila abiatuko da. Entseguak egin ostean, biran joaten dira: Marseilla, Mongolia, New York... [1].

Euskadi Literatura Sariko epaimahaiko kideek azpimarratu zuten maisuki erabiltzen dutela hizkuntzaren eta literaturaren bitarteko guztiak. Bremengo Musikariak tradiziozko ipuinaren zantzuak aurki daitezke, baina kontakizunak beste norabide hartzen du, non sensea eta umorea erabiliz. Pertsonaia xelebreak banan-banan aurkezten dira eta guztiek aurkitzen dute bere lekua orkestra batean. Denak izaten dira onartuak eta bakoitzak bere ekarpena egiten dio taldeari. Jakin-mina eta irakurtzeko gogoa mantentzeko hainbat modu erabiltzen ditu idazleak: pertsonaia batzuen izen barregarriak, elkarrizketa umoretsuak, egoera aldrebes eta zoro samarrak, xelebrekeriak, kultura ezberdinei keinu egitea. [2]

Ilustratzaileak narratzaileak esaten ez duena erakusten du, liburuak duen tonuari jarraikiz, tarteka txisteak eginez. [1]. Atal bakoitzari orrialde ilustratu bat dagokio, kontatutakoaren umore tonuari jarraikiz. [3]

Pertsonai nagusiak aldatu

Protagonista nagusia Manu da, orkestra bat osatu nahi duen zuzendaria. Berarekin batera beste protagonista batzuk daude: Lurrinetti anaia tronpeta-jotzaileak, Aldika biolin-jotzailea, Osoki triangelu-jotzailea, Crocanti kontra-tenorea, Presidente izeneko ahuntza eta kardantxilo. [1]

Itzulpenak aldatu

Gaztelaniaz: La orquesta terrestre. Ilustraciones, Òscar Julve. SM, 2017. ISBN: 978-84-675-9767-7

Galegoz: A orquestra terrestre. Ilustraciones, Jokin Mitxelena. Xerais, 2017. ISBN: 978-84-9121-146-4

Sariak aldatu

2014 - Euskadi saria - Euskarazko haur eta gazte literatura

2016 - IBBY Ohorezko Zerrendarako hautatua.

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d «Frak-dun eroak.» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-02-02).
  2. Euskadi Literatura Sariak, Irabazleak 2014, Euskarazko Haur eta Gazte Literatura. (Noiz kontsultatua: 2018-02-02).
  3. «Orkestra lurtarra» Galtzagorri Elkartea (Noiz kontsultatua: 2018-02-02).

Kanpo estekak aldatu