Orinocoko eskualdea (Kolonbia)

Orinocoko eskualdea, Orinoquía edo Llanos Orientales ere deitua, Kolonbiako ekialdean dagoen eskualde naturala da. 310.000 km²-ko azalera dauka[1].

Kolonbiako Llanos Orientales eskualdea.

Deskribapena aldatu

Orinocoko eskualdea Ekialdeko mendilerroaren eta Venezuelako mugaren artean hedatzen da. Iparraldean Arauca ibaiak mugatzen du eta hegoaldean Guaviare ibaiak.

Los Llanos izeneko ordoki tropikalaren Kolonbiako zatia da. Orinoko ibaiaren arroko sabana zabalek osatzen dute eskualdea. Ibai nagusiak, Arauca, Vichada, Meta eta Guaviare, Andeetako Ekialdeko mendilerroan sortu eta Orinokora isurtzen dira. Beste ibai garrantzitsu batzuk Tomo, Vita, Guainía, Tuparro, Inírida eta Cinaruco dira[1].

Ekonomiaren oinarriak abelazkuntza estentsiboa, sabanetan, eta nekazaritza teknifikatua, mendi-oinetan, dira. Arauca, Casanare eta Metako petrolio ustiategiak Kolonbiako esportazio iturri eta diru sarrera garrantzitsuenak dira.

Hiri handienak Villavicencio, Arauca, Puerto Carreño, Acacías, Puerto López, Yopal eta San Martín dira. Eskualdean 1.048.716 lagun bizi direla estimatzen da. Indigenak (Tunebo, Betoye, Sikuani, U'wa, Curripaco, Puinave, Piapoco eta Guahiboak) biztanleriaren %5a dira[1].

Departamenduak aldatu

Hauek dira Orinocoko eskualdean lurralde gehiena duten departamenduak:

Aurrekoez gain, departamendu hauek ere zati bat eskualde honetan daukate:

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu